Salaketa etengabea, bidegabekeria juridiko-politikoak ikustarazteko

Rafa Diez Usabiaga (Lasarte, 1956) kartzelan dago oraindik. Arnaldo Otegi lehenago aske geratu zen. Hala, Espainiar estatuan militantzia politiko eta soziala zigortzeko dinamika bidegabea indarrean dago oraindik, 1998az geroztik. Hain zuzen, Espainiar justiziaren erabilera politikoak ekarri dituen bidegabekeria eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen zanpaketa nabaria izan da.

Herri honek bizikidetzan aurrera egingo badu, auzi politiko guztiak desaktibatzea ezinbesteko baldintza da, eta Legebiltzarrak ere horrela ulertu du legealdian zehar, EH Bilduren proposamenak onetsita.

Bateragune, 32/02 auzia, presoen abokatu eta beste profesionalen aurkakoa, Askapenakoa edo gazteriaren aurkako auzi politikoak salatu ditugu, kide horien kaleratzea galdeginez.