Palestina, Nagorno, Kurdistan, Ukraina, Venezuela, Kuba, Sahara...

Legealdian zehar munduko herrien egoera eta elkartasun adierazpenak ekarri ditugu legebiltzarrera.

Hala, Europako, Asiako, Afrikako eta Ameriketako hainbat herriri babesa eta elkartasuna adierazi diegu (Sahara, Palestina, Kurdistan, Grezia, Kuba…) alde batetik; eta bestetik, euren askatze prozesuetan bultzada emateko adierazpenak sustatu ditugu (Venezuela, Colombia, Ukraina…), euren barne gatazketan konponbidea erraztu nahian.

Herri zapalduekiko elkartasunak bultzatuta, hain justu, Israel eta Marokoko gobernuen ordezkariei aurrez aurre eskatu genien errotik aldatzeko Palestinan eta Saharan, hurrenez hurren, aplikatzen dituzten politikak. Ildo horretatik, legebiltzarrera bisita ofiziala egin zutenean zuzenean protesta egin genuen eta ganberan bi herrialdeei babesa eskaintzeko onartutako ebazpenak eskura eman genizkien.