Herritarrei hitza eta erabakia emateko ekimena

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamenaren bitartez, 2015eko azaroaren 3an, EH Bilduk tresna legal bat jarri zuen mahai gainean, herritarrek bizitzaren arlo guztietan hitza eta erabakia izan dezaten.

Labur esanda, Espainiako estatuaren ukazioaren eta inposizioaren aurrean, EH Bilduk demokrazia eskaini zuen: jendeari galdetzea, jendeari entzutea eta jendearen hitza eta erabakia onartzea, alegia, bere bizitzan hartzen dituen erabaki politiko garrantzitsuenetan jendea protagonista izan dadin.

Legebiltzarrak tramitera onartu zuen azaroaren 12an, baina tramitazioa eten da. Alta, Ahalduntze Legeak eta oinarrian duen arimak ibilbide luzea izango dute, zalantza barik, hurrengo legealdian.