Akordio historikoa udalen mesedetan

Orain arte ezinezkoa izan dena –legebiltzarrak Udal Legea onartzea– EH Bilduk posible egin du. Akordio historikoa 36 urteko zorra kitatzeko.

Udaletatik harago joanda, Toki Erakundeei buruzko Legeak benetako gobernu lokalak konfiguratzen ditu, tokiko erakundeen eskumenak argituz eta zehaztuz eta, horrekin batera, eskumen horiek gauzatzeko behar den finantziazioa bermatuz. Onuradunak herritarrak beraiek dira, legeak kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea ahalbidetuko duelako.

Hala ere, beste askotan bezala, mehatxua Madrildik dator, Espainiako gobernuak lege hori bertan behera uzteko borondatea plazaratu baitu. Beste arrazoi bat, beste proba bat, herri honek bere erabaki propioak hartu behar dituela aldarrikatzeko, hobeto bizitzea lortuko badu.