Enplegu arruntean bideak zabaltzeko urratsak
[info-gehiago] lotura =http://www.legebiltzarra.eus/fr_scomise/DDW?W=sco_clave='2016060808000004' testua = Dibertsitate funtzionala duten pertsonek enplegu arrunt bat izateko neurriak hartzeari buruz EH Bilduren ekimenez onartu zen ekimena (2016ko apirila) [/info-gehiago]

EH Bildurentzat pertsona baten inklusiorako aukera hoberena da enplegu arrunt batean lan egitea. Horregatik, aukera hori lehenetsi beharko litzateke. Hala ere, aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan, agerian dago Jaurlaritzak enplegu babestua lehenesten duela: enplegu babestura ia 30 miloi euro bideratzen dituen bitartean, enplegu arrunterako 500.000 euro inguru bideratzen ditu.

Lanbiden ere asko dago egiteko aniztasun funtzionala duten pertsonak enplegu arrunt batera bideratzeko. Halaber, Lan Ikuskaritzak ere zorrotzago izan beharko luke dagoen araudia betetzen dela ziurtatzeko, besteak beste ikuskari gehiago kontratatuz. Ildo horretatik joan dira gai honen inguruan aurkeztu ditugun ekimenak.

Garrantzia berezia eman nahi diogu 2016ko udaberrian, koalizioaren ekimenez, gai honen harira onartu zen ekimen integralari.