Herritarrei bidea malgutzeko ekarpena

Herritarrek, sindikatuek, eragileek, kolektiboek... lege jakin bat legebiltzarrean aurkeztu nahi dutenean prozedura zehatza jarraitu behar dute.

Legegintzaldi honetan prozesu hori arautzeko legea aldatu da, eta EH Bilduren ekimenez lorpen zehatzak egon dira herritarren parte-hartzea sustatze aldera: sinadura kopurua murriztu da (30.000tik 10.000ra); pertsona migranteek parte hartu ahal izango dute; eta sustatzaileak prozesu osoan parte hartuko du, legebiltzarreko atriletik proposamena defendatzeko aukera ere izango duelarik.