Urrats kualitatiboa, pertsonen borondatea errespetatzeko

2014ko maiatzean aurkeztu genuen bizitza amaieran pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeko lege proposamena. Eztabaida sakon eta konplexuaren ostean, 2016ko uztailan osoko bilkuran onartua izan zen. Legean, arloarekin zerikusia duten eragile, profesional eta pazienteekin harreman etengabean egon gara.

Hiru helburu zituen aurkeztu genuenean: lehenengoa, zaintza aringarrien esparrua arautzea eta eskualde guztietako herritarrek sarbide berbera eta kalitatezko zerbitzuak izateko bidea  irekitzea; bigarrena, pertsonak azken hitza izatea, pertsonaren borondatea errespetatzea, alegia, bere bizitzaren amaieran; hirugarrena, eutanasia eta suizidio lagunduaren eztabaida sustatzea (saiatu garen arren, ez da gehiengo politikorik egon honetan harago joateko). Esan dezakegu, hiru helburuak bete ditugula.

EH Bilduri esker orain arte osasun arloan alboratuta zegoen gaia agendan sartu da, eta marko propio bat izango du, ekitate zein unibertsaltasun printzipioak jarraituta. Hala, urrats kualitatiboa eman dugu, bizitzaren amaiera pertsonaren erabakiak erdigunean kokatzeko eta euren borondatearen arabera erabakiak hartzeko.