Etxebizitza edukitzea, herritar guztien eskubidea izateko funtsezko ekarpena /blockquote>

2013ko udaberritik 2015eko udaberrira Etxebizitza Lege proposamenak bide oparoa egin du legebiltzarrean. EH Bilduk aktiboki lan egin du PSEk aurkeztu zuen ekimena hobetzeko, eta talde horrekin akordioetara heltzeko. Eskuinak (EAJ eta PP), legearen oinarrizko atalen aurka bozkatu zuen, baina EH Bilduk eta PSEk bat eginda legea onartu zen.

Legearen lorpen nagusia hurrengoa izan da: etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzen da, eta eskubide hori betetzeko moduak eta exijitzeko baldintzak definitzen dira.

Legea garatzeko ponentziatik eta PSErekin izandako negoziaketetatik atera zen testuan EH Bilduren eskaera nagusiak jaso ziren: etxe kaleratzeak ekiditeko neurri berriak, hutsik dauden etxebizitzen gaineko neurriak, alokairuaren aldeko apustua sendotzea, eta abar.