Mugarik gabe, eskubide guztiak guztiontzat aldarrikatu ditugu

Hor dago errealitatea: EH Bildu izan da pertsona errefuxiatuen eskubideak defendatzeko ekimenak aurkeztu dituen talde bakarra. Hala, Europako muga ezberdinetan gertatzen diren eskubideen urraketak salatzeko proposamenak ekarri ditugu behin eta berriro.

Ceutan hil ziren 15 pertsonengatik ardurak eskatu genizkion Espainiako gobernuari; CIEs delakoak ixteko eskaera ekarri dugu ere; gure ekimenetan babes eskubide unibertsala denaren ikuspegia txertatu dugu; Turkia eta Europar Batasunaren arteko akordio ilegal eta moralik gabea bertan behera uztea eskatu dugu; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa errefuxiatuen aterpe lurralde izendatzea eskatu dugu, legebiltzarrean batzorde berezi iraunkor bat sortzea lortu dugu, eta abar.