Herritartasun globala eta herrien arteko elkartasuna oinarri hartuta lanean

Garapena eta lankidetza eraldaketa tresna gisa erabili daitekeen politika publiko eta soziala da. Printzipio hori izan dugu oinarri. Hala, politika iraunkorrak eta egonkorrak aldarrikatu ditugu, justizia sozialean oinarrituta eta elkartasun internazionalista baten ondotik.

Bi norabide izan dituzte gure proposamenek: lehenengoa, 2012 urtetik arloak izan dituen murrizketetan atzera egitea, Garapenerako Lankidetzari buruzko Legeak jasotzen duena bete dadin (% 0,7); eta bigarrena, euskal garapen eta lankidetzak behar duen izaera deszentralizatua defendatzea, paternalismoaren ikuspegia alboan uztearekin batera.