Irabazi asmorik gabeko erakundeen sarea, eraldaketarako ezinbesteko aliatua

Eraldatzailea, sendo eta ausarta den gizarte antolatua, hirugarren sektorean neurri handi batean ordezkatzen dena, ezinbestekoa da jendarte kohesionatu, inklusibo eta parte hartzailea sustatzeko, pertsonen eskubideak babesteko eta eraldaketa sozialaren alde lan egiteko.

Ikuspegi horretatik, bat egin dugu Hirugarren Sektore Sozialaren aspaldiko aldarrikapenarekin, sektorearen aitortza, eta bere eginbeharretarako tresna eta babes juridikoa emango dien lege baten beharra azpimarratzearekin, alegia.

Jaurlaritzak legea aurkeztu eta legebiltzarrean tramitatu da. Zenbait gauzekin bat egin arren, azkenean onartutako legeak ez ditu jasotzen beharrezkoak diren neurri eta berme guztiak. Adibidez, enpresa merkantilak aldentzeko proposamenak ez dira jaso, sektorean lan baldintza duinak ez dira behar bezala bermatu, administrazioak bermatu behar dituen baliabideak eta finantziazio nahikoa ez da jaso, eta abar.

Horrela, gure ikuspuntutik, legea motz geratzen da, eta norabide egokian aurrerapauso berriak emateko aukera galdu denaren irudipena dugu.