Maroto (PP) eta enparauak etxera bidaltzeko herri harresia

EH Bilduk ez zuen aintzat hartu Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta murriztea helburu zuen Herri Ekimen Legegilea. Izan ere, EH Bilduk beti emango die ezezkoa herritarrak sasi-gezurrekin erabiltzeko eta manipulatzeko saio guztiei.

PPk jendea manipulatzea nahi zuen, interes elektoral hutsagatik. Prozesu horretan, zaurituak utzi ziren, herritarrak aurrez aurre ipini zituen. PPk egoera zaurgarrian daudenak dianan jarri zituen; are gehiago, euren mesederako zaurgarriak zaurgarrien kontra jartzea lortzen saiatu zen.

Egoeraren larritasunaren jabe, EH Bilduk Lege Proposamen hori atzera botatzeaz gain, Gasteizko herri harresiarekin batera lortu zuen Maroto jauna udaletxetik kanporatzea.