Ahaztuei duintasuna itzultzeko proposamenak

Gizarte bazterkeriak aurpegi ezberdinak eta gordinak ditu, eta aurpegi horien artean, zaurgarriena eta baztertuena, bizitegi-bazterkeria dago, etxegabekoak, kale gorrian bizi eta lo egiten duten pertsonak, alegia.

Etxebizitzaren Legeak etxebizitza eskubide subjektibotzat jotzen du baina kale gorrian bizi diren pertsonen gizarteratzeko aukera oraindik oso eskasa da, zoritzarrez. Egoera horrekin amaitzeko asmoz, EH Bilduk proposamen ezberdinak aurkeztu ditu Legebiltzarrean eta nabarmentzekoa da 2016ko otsailean aho batez onartutakoa, euren egoera aldatzeko estrategia integrala eskatzen duena.