Bertoko eredu orekatu eta iraunkorraren alde

Turismoa hazten ari den sektorea da. Jada Barne Produktu Gordinari %5,9 ekarpena egiten dio.

EH Bildun legegintzaldi honetan saiatu gara turismoak daukan potentzial ekonomiko eta kultural horri etekina ateratzea, baina kontrol ezak ekartzen dituen arazoak ekidinez.

Hala, EH Bildu giltza izan da Turismo Lege berria onartzeko, zeina PSE eta PP oztopatzen saiatu diren, lege proiektuak sektoreko eragileen babes osoa izan arren.

Hala, lege berriak turismo eredu propioa sustatzeko ekarpena egingo du, lurraldetasun ikuspegitik orekatua, eta bai euskara eta bai langileen baldintza laboralak identitatearen parte izango diren. Gainera, lege berriak partikularren egiten duten pisuen alokairu turistikoa arautuko du, pisua alokatzen dutenei eta jabeei berme juridikoa emanez.