Gobernuak enpresa handien aldeko politikaren aurrean, merkatari txikien defentsa egin dugu

Urkulluren gobernuak merkatal enpresa eta multinazional handien aldeko erabakiak hartu ditu. Adibidez, merkataritza jarduera arautzen duen legea aldatzeko saiakera egin du.

Saiakera horri erantzun egin zaio kalean. Hala, merkatari txikiek eta langileek EH Bildu bidelagun izan dute, koalizioak aldarrikapenak legebiltzarrera ekarri dituelarik. Hainbat izan dira ekimenak: galderak, interpelazioak eta legez besteko proposamenak.

Jaurlaritzak bere legean atzera egin behar izan du, erantzun soziala eta politikoa nabarmena izan dela ikusi duelako. Tramitazioan urratsak eginda zituen jada, baina hori ez da arrazoi izan lege proiektua bertan behera geratzeko.

Bestalde, salatu dugu Jaurlaritzak izan duen jarrera, Auzitegi Gorenak Garbera bezalako merkatal gune handiak irekitzea ezinezko bihurtzen zuen legedia errekurritu duenean.