Eskola jangeletan ere elikadura burujabetza iraunkorraren alde

Gaur egun sare publikoan 504 eskola daude. Bost eskola kenduta beste guztietan Jaurlaritzak catering enpresekin egindako makro-kontratuen bitartez eskaintzen da jangela zerbitzua.

Egunean 90.000 menu dira, munduko edozein txokotatik erositako lehengaiekin prestatuak. Urtean Jaurlaritzak 85 milioi euro ordaintzen dizkie catering enpresei. Enpresa horiek gainera 18 milioi eurotako isun bat jaso dute merkatua beraien artean adostu izanagatik.

Jangela zerbitzua catering enpresekin ematea Jaurlaritzak eskolei inposatu egiten die, eskolek ezin baitute beraiek nahi duten kudeaketa eredua aukeratu.

Legealdi honetan egoera hau iraultzen saiatu gara ekimen desberdinen bitartez, eta aurrera pausuak egon dira:

Inguruko baserritar, arrantzale eta merkatari txikien produktuekin eskola jangelak hornitzeko proiektu pilotua martxan jarri da Markina, Gernika, Ordu├▒a eta Mungian.

Eskola bakoitzak berak nahi duen jangela eredua aukeratu ahal izateko Jaurlaritza eta eragileek parte hartzen duten prozesu bat ireki da, EH Bilduk bultzatuta.