Tokiko elikadura sistemak sustatu, elikadura burujabetzaren bidetik

Azken hamarkadetan Jaurlaritzak nekazaritza espezializatu eta intentsiboa soilik bultzatu du eta bestelako nekazaritza ereduak gutxietsi eta baztertu egin ditu.

EH Bilduk legealdian zehar aurkeztu dituen 15 proposamenen helburua Elikadura Burujabetzaren bidetik nekazaritza eredu iraunkor eta herrikoiago bat sustatzea izan da, tokian tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuen alde eginez. Hona hemen lortutako zenbait helburu:

Lehenik, nekazaritza ekologikoaren sustatzaile Jaurlaritza ere bilakatzea, azken hamarkadak nekazaritza ekologikoa gutxiesten igaro ondoren.

Bigarrenik, inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuekin eskola jangelak hornitzeko proiektu pilotua martxan jartzea.

Hirugarrenik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurretan transgenikorik ez ereiteko eta abeltzaintzan transgenikoen erabilera murrizteko hainbat neurri onartzea.

Azkenik, baserritarrek beraiek produktuak transformatzeko arautegi sanitarioa malgutzea.