Gero eta gehiago bertoko enpresak atzerriko korporazioen esku

Herri honentzat sektore estrategikoa zena garatzeko apustu gisa sortu zen Euskaltel, diru eta babes publikoa lagun. Baina, orain, erakundeek euren kapitala saldu eta enpresa atzerriko korporazioen esku utzi dute.

Euskaltelen helburu nagusietako bat gaur egun burtsan kotizatzea da. Horretarako, gastuak murrizteko erabakiak hartu ditu, hala nola, langileen lan baldintzak urratzea eta txirrindulari taldea ezabatzea.

EH Bilduren ardura izan da gainbehera eta kudeaketa okerra salatzea, bai kalean eta baita ganberan. Euskaltelen zuzendariaren dimisioa ere eskatu dugu, burtsara atera zenean gertatu zen bonus aferaren kudeaketarengatik. Eta, aipatu beharra dago, koalizioarena izan dela prozesu hau guztia salatu izan duen ganberako ahots bakarra.

Tamalez, beste euskal enpresa ugari egoera berdinean daude, hala nola, ITP, Gamesa, Guascor edo Ibermatica. Arriskuan dago duten herriarekiko atxikimendua, erabakiak Euskal Herritik kanpora hartzen baitira.