Erabateko pribatizazioa ekiditeko eta kudeaketa iluna salatzeko lanean

Espainiar estatuan aurrezki kutxen gainean egin den kudeaketa ustela eta arduragabeak ondorioak izan ditu. 2013 urtean onartu zen legeak desagertzera kondenatu zituen.

Urkulluren gobernuak onartu zuen euskal kutxak fundazioetan bihurtzeko prozesuarekin bat egitea, beste alternatibak mespretxatuz.

Hala, gaur egun Kutxabank beste banku bat baino ez da, hiru fundazioren kontrolpean eta inolako kontrol publikorik gabe. Gainera, arduradunek saiakera egin zuten bankua burtsara ateratzeko. Helburu sozialak gaur gaurkoz oso ezbaian dauden honetan, burtsara ateratzeak behin betiko bertan behera utziko lituzke balizko helburu sozial horiek.

EH Bildu izan da pribatizazio prozesuaren aurka agertu den indar politiko bakarra legebiltzarrean. Hala, kutxen inguruko maniobra ilunak salatu ditugu. Horrez gain, Euskal Kutxen Legea ez onartzea lortu dugu, zeinak arestian aipatutako hutsune horietan sakontzea ekarriko lukeen.