Amiantoaren biktimentzat konpentsazio funtsa sortzeko eskaera aitzindaria legebiltzar batean

Legebiltzar talde guztiok, aho batez, aurkeztu izan dugu Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamena, amiantoaren biktimentzat konpentsazio-funts bat sortzeko. Egoera horretara heltzeko ibilbide luze bat bizi izan dugu. Izan ere, gaur egun amiantoak eragindako kaltetuek ez dute ez erantzunik ez kalte-ordainik ezta errekonozimendurik ere.

Horregatik, Legebiltzarrean eman dugun pausua poztekoa eta balioan jartzekoa da. Lehendabizikoz eta aho batez, Espainiar estatuari eskatzen zaiolako konpentsazio funts bat sortzea amiantoak eragindako gaixoei kalte ordaina emateko.

Bestalde, EH Bilduk mahai gainean jarri du ere Onkologikoa ospitalean egiten ari den amiantoaren inguruko ikerketa proiektuan sortu diren hainbat arazo eta gatazka.