Confebasken pribilegio estatus salatzeko ekimenak

Jakina da hamarkadetan zehar Confebaskek enpresari guztien ordezkari eta interesen defendatzaile bakartzat nabarmendu duela bere burua, eta erakundeen arduradun gehienek bultzatu egin dutela jarrera hori.

Hala ere, ez dira gutxi pribilegiozko status hori zalantzatan jarri duten eragileak. Horretarako, hain zuzen, enpresarien artean duen ordezkaritza urria nabarmendu dute. Besteak beste, sindikatu gehien-gehienek eskatu dute enpresarien ordezkaritza mailaren inguruan pausuak ematea eta erabakiak hartzea, are gehiago ezaguna ez den ordezkaritzagatik Confebaskek azken urteetan ia 38 milioi euro jaso dituenean.

EH Bilduk planteamenduarekin bat egiteaz gain, hainbat ekimen bultzatu ditu errealitate hori azaleratzeko.