Langabetuei alternatibak eskaintzeko 150 neurri

Langabeziari eta pobreziari aurre egiteko eztabaida monografikoa deitu genuen 2014ko azaroan. Urkulluk agintea hartu zuenetik 11.000 langabetu gehiago zeuden. Urkulluk ez zuen alternatiba irmo eta zehatzik eskaintzen, notario lana egitera mugatzen zen, egoera txarraren berri ematera, gertatzen ari dena madarikazio bat balitz bezala.

Bederatzi arlo nagusitan banatu genituen proposamenak (tokiko garapena, industria eta berrikuntza, merkataritza, zerbitzu publikoak, politika soziala, lan harremanak eta enplegu politika, politika fiskala, finantza sistema eta elikadura burujabetza).