Alfonbrak astinduz, itzaletik argitara

Prekarietateariak emakume aurpegia dauka. Lan-merkatuari dagokionean, datuak beldurgarriak dira. Adibide batzuk: emakumeok gizonek baino % 30 gutxiago kobratzen dugu; lan partzialen % 83 egiten dugu; emakumeen % 35 aldi baterako kontratua dugu; gizonek baino 7.000 euro gutxiago kobratzen dugu; kontraturik lan gabe egiten dutenen artean, %90 emakumeak gara, gehienak migratzaileak; zaintza lanen eta erreproduktiboen %72 emakumeok egiten dugu.

Hala, legegintzaldi honetan gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak agerian uzteaz gain, hainbat ekimen erroldatu ditugu, egoera horiek gainditzeko konponbideak proposatuz. Hala nola, lanaldi partzialetan diren langileek pentsio duinak izan ditzaten, lan egindako egun bakoitza kotizatutako egun gisa onartzea proposatu dugu. Madrildik datorkigun injustizia zuzentzea, alegia, Jaurlaritzak kotizazioa osatuz.