Langileen aldarrikapenen erresonantzia kutxa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lan gatazka asko egon dira azken urte hauetan. EH Bilduk gatazka horien errealitatea ezagutu ondoren, horietako ugari Legebiltzarrera ekarri ditu, euren eskariak eta aldarrikapenak ozen entzunarazteko, konponbide duin bat ematen saiatzeko, eta Jaurlaritzari begirale hutsa izateari itxi eta jarrera proaktiboa eskatzeko.

Izan ere, gobernuak eginkizun aktiboa izan behar du enpleguaren alde eta langileen alde. Jaurlaritzari dagokio enpresaren planen gaineko kontrol eta jarraipen zorrotza egitea, eta horrek esan nahi du erakundeek enpresekiko harreman-eredua aldatu egin behar dutela. Horrela, diru publikoa jartzen bada enpresen esku, administrazioari dagokio baldintza zehatzak jartzea, esaterako, deslokalizazioak ekiditeko eta langileen lan baldintzak ziurtatzeko.

Aernnova, Incoesa, Condesa, Cegasa, Laminaciones Arregui, Novacero, Zayer, Alfus, Sidenor, Virtisu, Holtza, Arkema, Bellas Artes, Corrugados, TMB Arraiz, Bizala, Arcelor-Mittal, Candy... lan gatazkek oihartzuna izan dezaten erresonantzia kutxa bihurtu dugu legebiltzarra.