Beste eredu baterako zutabe nagusia

Aurrekontu politikarekin guztiz erlazionatua dagoen gaia zerga-politika da eta, horretan ere, EH Bilduk eztabaida eraman du legebiltzarrera, bakoitzak (norbanakoa zein enpresa) jendarteari egin beharreko ekarpen ekonomiko bidezkoa eskatuz edo aberastasunaren birbanaketaren beharra behin eta berriz mahai gaineratuz.

Horrekin batera, egungo zerga politikaren mugak agerian utzi ditugu, izan ere, ez du biltzen behar dena, ez du bere funtzio birbanatzailea betetzen eta ez du progresibitatea bermatzen.

Horretaz gain, politika publikoak garatzeko bestelako zerga politikaren beharra azpimarratu dugu.