Akordio garrantzitsuak iruzurrarekin bukatzeko

Zerga paradisuen kontrako borroka globalari gure ekarpena egin diezaiokegu gure baliabideekin. Hala, "Panamako paperak" auzia kontuan hartuz, eta gure inguruan ere zerga paradisuak erabiltzen dituztenak daudela jakitun, eztabaida legebiltzarrera ekarri genuen.

Neurri zehatzak aho-batez aurrera ateratzea lortu genuen, legealdi honetako lorpen garrantzitsu bat eskuratuz. Neurrien artean azpimarratzekoak dira gurean aritzen diren enpresek zerga paradisuetan filialik duten ezagutzeko kontrol ekintzak martxan jartzea, eta hori behin ezagututa eta dagokion kasurako zerrenda publiko eginda, dagozkien zergak hemen ordaintzeko eskaera onartu izana. Horrela, helburua da Euskal Herrian duten jarduera ekonomikoarengatik dituzten zerga betebeharrak hemen betetzea, azpijokorik gabe.

Enpresen erantzukizun soziala arautzean, enpresek zerga paradisuetan egoitzarik edo filialik ez izatea ezinbestekoa izan dadila ere galdegin zen.