Zerga politika traketsaren ondorioak salatu ditugu

2014ko maiatzean, 90. hamarkadan EAJren gobernuak bultzatutako opor fiskalen inguruko epaia izan zen. Arduragabekeriaren ondorioa 30 miloi eurotako isuna izan zen, 20 urtean zehar zenbait gobernari gutxi batzuen mesedetan hartutako neurri ekonomikoei eusteagatik.

Agerian geratu da eredu baten porrota: gehiengoaren onurarako beharko lukeen zerga politika interes partikularren mesedetan jartzen duenarena.

Opor fiskalak EAJk, Confebaskekin elkarlanean, diseinatu eta burutu zituela gogora ekarri genuen 2014an, eta estrategia horren ardura politikoak zehazteko eskatu genuen. Isuna ordaintzeko zama banatzeari begira, Jaurlaritzak %70 eta aldundiek beste %30a ordaindu dezatela proposatu genuen, haien arteko koefizienteak aplikatuz. Sozietate-zerga birmoldatzea ere eskatu genuen.