Troikak zuzenean entzun gintuen

Troika gisa ezagutzen dugun erakundea nazioarte mailako hiru erakundek osotzen dute: Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea. Hala, legegintzaldian zehar pairatu dugun krisi sakonean, bere ikurrik nagusia austeritate politikak izan dira, ustez, krisia gainditzeko. Aldiz, praktikan langabezia eta pobrezia areagotu dute, eta zenbait herrialderi austeritate politika beldurgarriak inposatu dizkiete. Horren guztiaren ondorioak Euskal Herrian ere bizi ditugu.

EH Bilduk kalean Troikaren aurka bizi zen giroa Gasteizko legebiltzarrera eraman zuen. Jakina zen otsailaren 26an Bilbon Troikak egingo zuen gailurrean Jaurlaritzaren ordezkari nagusi zen Urkullu lehendakaria bertan izango zela. Bertan izatearekin batera, Jaurlaritzak "alfonbra gorria" jarri zion Troinari eta Juan Carlos Espainiako erregeari.

EH Bildu Troikaren aurkako ahotsa izan da ganberan. Gainera, Jaurlaritzari ekimen ezberdinen bitartez eskaera luzatu genion: ahotsa altxatu zezala Troikaren aurka, kolektibo, eragile sozial eta sindikatuek eskatu moduan.

Horrez gain, legebiltzarkide gisa otsailaren 26an Euskalduna Jauregira sartu ginen, Greziari elkartasuna adierazteko eta Troikaren aurrean gure aurkakotasuna zuzenean adierazteko.