Urkulluren benetako lehentasuna (austeritatea) agerian eta ezbaian jarri dugu

Politika publikoak garatzeko funtsezkoa da Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomikoaren helburuak finkatzea. Urkulluren gobernuak legegintzaldian zehar bere politikaren helburu nagusi gisa izan du Estatuak erabakitako defizit muga betetzea. Alegia, inposatutako austeritate politikak zintzo eta zorrotz praktikara eramatea, edozein politika publikoaren aurretik inposaturiko defizitaren betetzea lehenestea, horrek ekartzen dituen ondorioei erreparatu gabe.

EH Bilduk beste ikuspuntua defendatu du: garrantzitsuagoa eta urgenteagoa da okerren dauden herritarren beharrak asebetetzea Banka handiari zorra ordaintzea baino. Alegia, defizit muga jendartearen mesedetan jartzea. Kontuan hartu behar da, gainera, guri defizit muga estua inposatzen zaigula Estatu espainolaren egoera ekonomikoaren arabera, baina ez gure egoeraren arabera. Hau da, gure errealitatea kontuan hartuz gero, zorpetze gaitasun handiagoa izango genuke.

Hartara, 2015ean defizit muga inposatua altxatzea proposatzeaz gain, muga hori malgutuz 500 milioi euroko funtsa sortzeko ekimena aurkeztu genuen, prekarietateari aurre egin eta enplegu duina sortzeko.