2012-2016
Gu zu(ek) gara

2012-2016 legegintzaldiko gogoetak eta egindako lanik esanguratsuenak jaso ditugu webgune berezi honetan.

Balorazio orokorra, ikuspegi eta bizipen pertsonalak, jorratutako arloen eta lorpenen laburpenak, gure jardueren inguruko datuak, argazkiak... Horiek guztiak topatuko dituzu hurrengo orrietan.

Lehorrean geratzea erabaki duten bitartean, GU itsasora atera gara
Liburua eran on-line irakurri
Liburu eran PDFan jaitsi (69 Mb)
Legebiltzarkide
Ekimen
Jaso eta erabilitako ikuskizunetarako sarrerak
Soilik bi aukera:

Gauzak bere horretan mantentzea edo aldatzea, eraldatzea, iraultzea.
"Ezinezkoa da egiten den arte", zioen Mandelak eta aldarteari segika edo, "lehorrean geratzea erabaki duten bitartean, GU itsasora atera gara".
GU, Euskal Herria Bilduko gizon-emakumeak gara. Idazki hau, lau urtez Gasteizen EH Bilduren legebiltzarreko lan taldea osotu dugunon izenean doa. Gure bizipen eta jardueraren berri ematea beste helbururik gabe. Baina GU letra larriz diogunean, "hogeitabaton" gaindi, zeinez ari gara? GU izenordeak, identitatea, kontzientzia, partaidetza adierazten duela dio Sarrik beronen balio semantikoa aztertzean.

GU letra larriz diogunean, "hogeitabaton" gaindi, zeinetaz ari gara?

Gu zu eta zuek gara; "lehorrean geratzea erabaki zuten bitartean, gu itsasora atera ginen".

Bi aukera daude:

  • Jendearen beharrak egokitzen ditugu indarrean den eredu ekonomikoak funtziona dezan, edo eredu ekonomikoa aldatzen dugu, jendearen beharren arabera.
  • Besteek gauzak dauden bezala jarraitzea hobesten dutelarik, GU, aldatzearen, hobetzearen aldarte etengabean sartu gara.

Kontziente, hala izan dadin, uneoro erabaki guztiak hartu ahal izatea borrokatu beharko dugula. Argi dugu ezkerra ala eskuma, goia ala behea; baina ez da hain sinplea. Ez galdetu nazionala ala soziala. Ez eman hautatzera. Inoiz baino ageriago elkarren eskutik datoz. Burujabea izango den herriak soilik ahal du ezein eraldaketa bururaino eraman. Inoiz baino ageriago elkarrekin eskutik datoz, burujabetza eta eraldaketa.

Besteek gauzak dauden bezala jarraitzea hobesten dutelarik, GU, aldatzearen, hobetzearen aldarte etengabean sartu gara

Berta Caceres eta Hassanna Aalia izan gara, Laminaciones Arregui eta Arcelor, Aitzol Gogorza eta Ibon Iparragirre, Fracking ez! eta IRPH Stop, 1080€tik beherako pentsionista eta diru laguntzarik gabeko Emakumeen Bira.

Gu zu(ek) gara: Mundu bat besterik ez dugu nahi. Norbanako duinak eta Herri librea. Hanka bat eta bihotza kalean, gobernatu egin nahi dugunak.

Bizipen pertsonalak
image
Lau urte inertzia zaharrak aldatzen
Irakurri
image
Lehenengo ekimena: etxegabetzeak
Irakurri
image
...eta beste hanka bat kalean!
Irakurri
image
Cuando les dueles oír la verdad
Irakurri
image
Euskalpelmak gaituzte, eta harro gaude
Irakurri
image
Alternativas frente a la desesperación
Irakurri
image
Joko zelai honetan bai, 'antisistemak'
Irakurri
image
Kilómetros de dignidad
Irakurri
image
Zeinen urrun dagoen Gasteiz
Irakurri
image
Duintasunaren errelatoak
Irakurri
image
Baserritar bat legebiltzarrean
Irakurri
image
Llegamos en bici y esquiando
Irakurri

Balantzea
Gure lau urteko jarduera guztia ezin daiteke kontatu orri hauetan.

Haatik, lan ildo garrantzitsuenak, lorpenik esanguratsuenak, legegintzaldiko borroka nabarmenenak, horiek guztiak errepasatu ondoren, aukeraketa bat ekarri nahi izan dugu hona, arloz arlo.

Balio beza, oposizioko indar nagusiak Gasteizko Legebiltzarrean izan duen jardueraren berri izateko, bistadizo azkar batean.

Arlo sozial eta ekonomikoa
Osasuna, enplegua, hezkuntza
Euskaraz

  • Aberastasunaren banaketa
  • Lan baldintza duinak
  • Ehun produktiboa
  • Eskubide guztiak
  • Boteretzen, ahalduntzen
  • Gatazkatik konponbidera
  • Osasuna
  • Hezkuntza
  • Ingurumena
  • Euskara
  • EiTB
  • Kultura
  • Kirola
  • Ustelkeria
  • Legebiltzarreko pribilejioak
image
Lidergo publiko sendoa aldarrikatu dugu, haustura soziala ekiditeko politika publikoak egiteko
Irakurri
image
Urkulluren benetako lehentasuna (austeritatea) agerian eta ezbaian jarri dugu
Irakurri
image
Troikak zuzenean entzun gintuen
Irakurri
image
Akordio basatiaren aurkako ahots bakarra
Irakurri
image
Zerga politika traketsaren ondorioak salatu ditugu
Irakurri
image
Akordio garrantzitsuak iruzurrarekin bukatzeko
Irakurri
image
Beste eredu baterako zutabe nagusia
Irakurri

Krisi ekonomikoak gogor jo duen urte hauetan ekonomiari lotutako gaiak pil-pilean egon dira. Ekonomia datu makroekonomiko hotzetatik haratago eramatea izan da gure eginbehar nagusia legealdi honetan, ekonomia bizitza duinaren mesedetan jartzeko, horretarako benetako ongizate estatuaren oinarrian izan behar den eredu ekonomikoaren zutabeak eraikiz.

Ekonomia datu makroekonomiko hotzetatik haratago eramatea izan da gure eginbehar nagusia

Legebiltzarrera ekonomiaren ikuspuntu alternatiboak eraman ditugu eta, hortaz, finantzak, zerga politika edo aurrekontu publikoak ulertzeko modu berriak. Hori izan da gure lehentasun nagusia: ekonomia eta gizartearen ongizatea behin eta berriz lotu ditugu, kudeaketa ekonomiko publikoa (aurrekontuak, zergak, defizita, zorpetzea) eta pertsonen eskubide sozialak lotuz.

Zentzu horretan, gu izan gara bakarrak lehentasun horiek mahai gainean jartzen, diskurtsoan eta praktika politikoan ekonomia dirutik haratago eramanez eta egun indarrean dauden –Jaurlaritzan ere, nabarmen- ekonomia eta finantza politikak, pobrezia, arrakala soziala edo egin beharreko aberastasunaren birbanaketarekin lotuz.

Aurrekontuen arloan, jarrera eraikitzailea edukitzeaz gain, proposamen alternatibo ugari eginez, oposizio irmoa egin dugu. Izan ere, gure ikuspuntutik, politika publiko indartsuak sostengatzeko oinarrizko elementua da aurrekontu politika orekatu eta iraunkorra bai, baina baita ausarta eta esanguratsua garatzea. Hain justu, Jaurlaritzak egin ez duena, Madrileko aginduak gustura betez eta, hortaz, murrizketen bideei atea zabal-zabal utziz.

Aurrekontu politikan Jaurlaritzak Madrileko aginduak gustura bete ditu, murrizketei ateak zabalik utziz

Garrantzitsua izan da ere Kontzertu Ekonomikoaren harira izan dugun jarrera: defendatu bai, baina bidea egiteko dagoela argi adieraziz. Agerian utzi dugu, nabarmen, egun dauden mugak, Estatu birzentratzaileak inposatutakoak alde batetik, eta Jaurlaritzaren borondate ezarenak bestetik, herri bezala gurea adostu eta defendatzeko ez borondaterik ez kemenik erakutsi ez duelako.

image
Madrilek agindu, Jaurlaritzak gustura bete
Irakurri
image
Langileen aldarrikapenen erresonantzia kutxa
Irakurri
image
Erakundeetatik (ere) aldarrikapena bultzatuz
Irakurri
image
Lan esklabotasuna ekiditeko helburua
Irakurri
image
Alfonbrak astinduz, itzaletik argitara
Irakurri
image
Ikusezinak diren langileak ikusgai bihurtuz
Irakurri
image
EAJ-PSEk legea onartzeari uko eginez kontratazio publikoetan lan baldintzak duintzeari muzin
Irakurri
image
Langabetuei alternatibak eskaintzeko 150 neurri
Irakurri
image
Confebasken pribilegio estatus salatzeko ekimenak
Irakurri
image
Murrizketak eta gainkargak pairatzen dituztenekin
Irakurri
image
Kalitatezko zerbitzu publiko bihurtzeko proposamenak
Irakurri
image
1080 euroko erretiro duina bermatzeko, pentsioen lege proposamen bat aurkeztu dugu
Irakurri
image
Amiantoaren biktimentzat konpentsazio funtsa sortzeko eskaera aitzindaria legebiltzar batean
Irakurri

EH Bildu beste jendarte baten aldeko aldarria izan da Gasteizko legebiltzarrean. Testuingurua aldatzen hasteko eta gure errealitateari zein beharrei erantzuteko proposamen zehatzak jarri ditugu mahai gainean. Mezua: burujabetasuna ezinbestekoa dela, pertsona guztien eskubideak bermatuko dituzten politikak egiteko eta erabakitzeko.

Mezu hori hamaika aldiz azpimarratu eta Jaurlaritza mugiarazteko proposamen zehatzak eztabaidara ekartzearekin batera, gure lan ildo esanguratsua izan da kalean gertatutakoari ganberako lau ateak irekitzea: ahotsa lapurtu dietenei, sindikatuei, eragile ezberdinei. Euretako askori lehenengo aldiz zabaldu dizkiegu erakundeko ateak. Bereziki azpimarragarria, gainera, deslokalizazio eta enpresa itxieren garaia izan den honetan, fabrikaz fabrikaz egin dugun lan gatazken jarraipen eta akonpainamendua. Hala, gatazka horien protagonistak Jaurlaritzarekin interlokuzio zuzenean jartzeko zubi lana egin dugu.

Arlo soziolaboraleko oinarrizko eskumenak Espainiar estatuaren esku daudela ezin dugu ahaztu. Hala, krisia aitzaki hartuta, Madrilen erreforma inposatuek gure herria pobretu dute, gure etorkizuna ilunduz. Langabezia, enpleguaren prekarizazioa, derrigorrezko lanaldi partzialak (emakumeei eragiten die bereziki), miseriazko soldatak, lan harremanen zentralizazioa, pobrezia,… politika horien ondorio zuzena izaten ari dira.

Datuek hitz egiten dute: 145.000 langabetu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%55a emakumeak dira), ia milioi erdi familia pobrezia eta bazterketa arriskuan... EH Bilduk datu horiei guztiei aurpegia jarri die.

Egoera aldatzeko, politika publikoek berebiziko garrantzia dute. Ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea, ez merkatuen zerbitzura, aberastasuna zuzen banatzea, kalitateko enplegua sortzea eta ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzea ezinbestekoa da. Zoritxarrez, Jaurlaritzak lau urte hauetan beste politika batzuk egin ditu. Adibide argiena: bere gain dagoen sektore publikoan galdu diren milaka lanpostuak. Edo kontratazio publikoak duintzeari egin dion ukoa.

image
Jaurlaritzak utzitako hutsunea betetzeko herri ituna: %3 Ikerkuntza eta Garapenerako
Irakurri
image
Erabateko pribatizazioa ekiditeko eta kudeaketa iluna salatzeko lanean
Irakurri
image
Gero eta gehiago bertoko enpresak atzerriko korporazioen esku
Irakurri
image
Jaurlaritzaren industria politika ezaren eredu
Irakurri
image
Jaurlaritzaren industria politika ezaren eredua
Irakurri
image
Tokiko elikadura sistemak sustatu, elikadura burujabetzaren bidetik
Irakurri
image
Eskola jangeletan ere elikadura burujabetza iraunkorraren alde
Irakurri
image
Gobernuak enpresa handien aldeko politikaren aurrean, merkatari txikien defentsa egin dugu
Irakurri
image
Bertoko eredu orekatu eta iraunkorraren alde
Irakurri

2008an hasi zen krisiak gogor kolpatu ditu jarduera produktiboak, eta horren ondorio negatiboak bizi ditugu oraindik. Horren aurrean, Jaurlaritzak lidergotza ekonomiko sendoa erakustetik eta norabide zehatza izatetik ihes egin du. Garapen Ekonomikorako sailburuak, gainera, legegintzaldi osoa eman du sindikatuen kontra jokatuz eta patronala besarkatuz. Tesi erratua defendatu du: ekimen pribatuak aterako du, berak bakarrik, gure ekonomia trabatze fasetik.

Emaitza agerikoa da: euskal ekonomiaren makaltasuna, ekonomia globalak dauzkan gorabeheren isla gisa eta aldaketa estrukturalei lotutako hobekuntza izpirik gabe.

Jaurlaritzak ez du industria politika zehatzik izan, ekimen pribatuari utzi dio krisitik ateratzeko lidergotza

Pasibotasun horren adibide garbiena industria sektorea da: Jaurlaritzak ez du industria politika zehatzik. Baieztapen irmo bezain erreala da. Berrikuntza eta garapenaren txingarra itzaltzen uzten ari da, inbertsio publiko zein pribatuaren faltagatik. Horrez gain, aurrezki kutxen desartikulatzeak enpresen finantzazioa zailtzen du. Hala, ez da arraroa atzerriko korporazioek prozesua abiatu izana bertoko enpresa garrantzitsu asko erosteko, bertoko enpresek herriarekiko duten atxikimendua arriskuan jarriz.

Hala, Jaurlaritzak ezer egin gabe jarraitzen du ehun industrialaren kontrol galera ematen den bitartean (ondorioak Zumarragako eta Sestaoko Arcelor Mittalen gertatutakoarekin ikusten ari gara). Are gehiago, Lakua atzerriratze prozesu horri mesede egiten dio estrategikoak diren enpresetan duen parte-hartzea salduz eta finantzazio industrial ausartago bat diseinatzeari uko eginez.

EH Bildu saiatu da kaleko ekimenen bitartez eta legebiltzarrean egindako lanaren bitartez egoera hori aldarazten. Krisian dauden enpresak defendatu ditugu, baina defentsa horretatik harago proposamenak jarri ditugu mahai gainean industria zulotik ateratzeko. Industriaz jarduteaz gain, nola ez, turismo iraunkorra, lehen sektore herrikoiagoa eta beste sektore batzuk izan ditugu hizpide.

image
Murrizketen eta erasoen aurrean, eskubide sozialen defentsa tinkoa
Irakurri
image
Legea jomugan, eztabaida gune zehatza sortu dugu
Irakurri
image
Ahaztuei duintasuna itzultzeko proposamenak
Irakurri
image
Maroto (PP) eta enparauak etxera bidaltzeko herri harresia
Irakurri
image
Irabazi asmorik gabeko erakundeen sarea, eraldaketarako ezinbesteko aliatua
Irakurri
image
Kontrareformaren aurka kalea eta legebiltzarra doinu berarekin dantzan
Irakurri
image
Emakumeon parte-hartzeko eskubidea defendatzeaz gain, urrats garrantzitsua eman da
Irakurri
image
Arazoari begiratzeko modua aldatzeko aldarria
Irakurri
image
Generoa aukeratzeko eskubidea eta eskubide sexualen aldarrikapena legebiltzarrera
Irakurri
image
Herritartasun globala eta herrien arteko elkartasuna oinarri hartuta lanean
Irakurri
image
Mugarik gabe, eskubide guztiak guztiontzat aldarrikatu ditugu
Irakurri
image
Etxebizitza edukitzea, herritar guztien eskubidea izateko funtsezko ekarpena
Irakurri
image
Gaitzarekin bukatzeko presentzia kalean eta proposamenak legebiltzarrean
Irakurri
image
Urrats kualitatiboa, pertsonen borondatea errespetatzeko
Irakurri
image
Iraupen berdina, transferiezinak, %100ean ordainduak
Irakurri
image
Herritarrena dena herritarrei itzultzeko urratsak
Irakurri
image
Herritarrei bidea malgutzeko ekarpena
Irakurri
image
Pribatibotik librera trantsizioa hasi dugu
Irakurri
image
Enplegu arruntean bideak zabaltzeko urratsak
Irakurri
image
Bertoko eta bertokoentzako justizian sinesten dugu
Irakurri

Gero eta gehiago dira, gero eta gehiago gara, hain ondo bizi ez garenak. Baliabide eta zerbitzu publikoak murrizten ari dira eta, horrekin, eskubideak galtzen ari gara. Emaitza: eskubide gutxiago eta bizi-baldintza okerragoak, gehienentzat, orokorrean.

Eskubide galerekin batera, kaltetuon arteko ezinikusiak sortzen saiatu dira, ilargiari begiratu ordez hatzari so gera gaitezen, eta ideia xenofoboak elikatzen saiatu dira; kaltetuak %99 garela kontuan izanda, gure arteko elkartasunak %1aren hondamena ekarriko lukeelako. Ideia xenofoboak eta islamofoboak kanpotik datozenei errezeloz begira diezaiegun, guztiontzako babes sozialeko sistema deseraikitzen hasteko eta Mediterraneoan itotzen ari direnak gutarrak ez direla sinestarazteko.

Gizonezkoa, zuria, heterosexuala, burgesa. Ezaugarri horietan kabitzen ez bazara, ez zara herritar oso

Gizonezkoa, zuria, heterosexuala eta burgesa. Ezaugarri horietan kabitzen ez bazara, ez zara herritar oso izango eta indarkeriaren mehatxua hor dago, inoiz baino argiago, kanpotik datozenentzat, LGTBIQ kolektiboarentzat eta emakumeentzat oro har. Indarkeria matxistak gogorarazten digu zein den gaur eta hemen emakumeon lekua.

Eskubide galeraren testuinguru honetan, lan-merkatuan enplegua izateak ez gaitu prekarietatetik eta pobreziatik salbatzen (langileen % 14 pobrezia egoeran dago). Beraz, gure inguruan, gure artean, 435.000 pertsona pobrezia egoeran edo arriskuan bizi dira, populazio osoaren laurdena, lau pertsonatik bat, alegia. Hori dela eta, EH Bilduk eztabaida monografikoa bultzatu zuen Legebiltzarrean, taxuzko konpromisoak hartzeko helburuarekin.

Egoera horren aurrean, gure baldintzapeko prestazio ekonomikoen sistema ez da nahikoa herritarrak duintasunez bizitzeko. Are gehiago, ez du balio pobreziaren arazoari irtenbidea emateko. Kontuan hartu behar dugu, gainera, azken urteotan atzerapauso nabarmenak eman direla gure gizarte babeserako sisteman eta eskubide sozialetan, beste talde politikoek ezarritako murrizketei esker.

Enplegua izateak ez gaitu pobreziatik salbatzen

EH Bilduk proposamen ugari aurkeztu ditu murrizketa horiekin amaitzeko asmoz, baina bakarrik geratu gara saiakera horretan. Izan ere, gogoratu behar da ez garela itzuli diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legeak jatorrian ezartzen zuen estaldura mailara. Alegia, 2008an baino egoera okerragoan gaude; estaldura mailak okerrera egin du. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko hiru urteko errolda egiaztatu behar da, eta prestazioarekin egin zen % 7ko murrizketak indarrean jarraitzen du oraindik.

Horrez gain, urtero agerian geratzen da gizarte-larrialdiko laguntzak ez direla eskatzaile guztiengana heltzen. Eta arlo horretan ere EH Bilduk hamaika proposamen aurkeztu ditu.


Gurera etorri nahi dutenei trabak jartzen dizkiete, gazteei etorkizuneko ateak itxi, eta emakumeak beldurrarekin bizitzera kondenatu

Krisiaren aitzakian gure egunerokotasuna prekarizatzen ari da. Gehienok 2008an baino okerrago bizi gara. Gurera etorri nahi dutenei trabak jartzen dizkiete, gazteei etorkizuneko ateak itxi eta emakumeak beldurrarekin bizitzera kondenatu. Hau ez da guk nahi dugun jendartea. Aldapan behera errazago joaten den arren, Europako mozketen haizearen kontra egin dugu eta egingo dugu, XXI. mendea eskubideen galeraren mendea baino, eskubide guztiak irabaziko ditugun mendea izan dadin.

image
Subiranotasun sozialaren aldarrikapena, jendarte osoari ongizatea bermatzeko
Irakurri
image
Akordio historikoa udalen mesedetan
Irakurri
image
Herritarrei hitza eta erabakia emateko ekimena
Irakurri
image
Estatus berriaren eztabaidan akuilu bakarra
Irakurri
image
Katalunia eta Eskozia babestuz, eta euren ereduez ikasiz
Irakurri
image
Palestina, Nagorno, Kurdistan, Ukraina, Venezuela, Kuba, Sahara...
Irakurri

Gasteizko legebiltzarrean euskal herritarren erabakitzeko eskubideak inoiz ez du izan legegintzaldi honetan izan duen babes politikoa, 75 legebiltzarkidetik 48k bat egiten baitute, ustez, euskal jendarteari dagokion eskubide horren aldarrikapenarekin.

Hori dela eta, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean orain amaitzen ari den legealdiak jauzi kualitatiboa egitea ekarriko zuela pentsatzekoa zen duela lau urte, baina bistakoa da aurreikuspen haiek baikorregiak izan zirela, urte hauetan EAJk ez duelako inolako borondaterik izan estatus politiko berri baten defentsa teoriko-elektorala praktikara eramateko. Lau urte alferrik galdu ditugu arlo honetan.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean jauzi kualitatiboa egingo zela pentsatzekoa zen orain lau urte

2012ko bere hauteskunde programan EAJk estatus politiko berriari buruzko galdeketa agindu zuen 2015erako, baina konpromiso politiko hura ezerezean geratuko litzatekeela agerian utzi zuen berehala, autogobernuari buruzko ponentziaren erritmoak moteltzea PSErekin hitzartu zuen unean bertan, hain zuzen ere. Lantalde horrek helburu kosmetikoak besterik ez ditu izan EAJrentzat; hau da, estatus berriaren alde lanean ari ziren itxura ematea, baina praktikan aurrerapauso bat ere ez eman gabe. Bada, ponentzian eginiko agerraldiek eta aurkeztutako proposamenek aldez aurretik jada ezagunak ziren alderdi guztien iritziak berresteko bakarrik balio izan dute; ponentzia, azken batean, oztopo bilakatu da, EAJk hala nahi izan duelako, eztabaidaren muinari heltzeko.

EH Bilduk saiakera egin du geldirik zegoen estatus politikoari buruzko eztabaidari astindua emateko

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamena EH Bilduren saiakera izan zen geldirik zegoen estatus politikoari buruzko eztabaidari astindua emateko. Euskal herritarrek euren bizitzaren arlo guztietan erabakitzeko duten eskubidea lehen planoan ipini genuen berriro, tresna bat eskaini genuelako herritarrek erabaki ahalmenari heldu diezaioten, sakoneko kontu handiei buruz eta eguneroko kontu txikiei buruz erabaki dezaten, betiere hemen bizi diren guztiak bakean, askatasunean eta justizia sozialean bizitzeko, guztien beharrizanek erantzun egokia jasotzen dutela bermaturik.

image
Mailaketarik eta salbuespenik gabe, biktima guztiei errekonozimendua eta erreparazioa
Irakurri
image
Euskal presoen egoera eta eskubideak, kartzeletatik Gasteizko legebiltzarrera
Irakurri
image
Salaketa etengabea, bidegabekeria juridiko-politikoak ikustarazteko
Irakurri
image
Hanka bat harresietan, elkartasuna adierazteko eta gehiegikeriak salatzeko
Irakurri
image
Auzia argitzeko eta justizia egiteko ekimenak
Irakurri
image
Egon badago beste seguritate eredurik
Irakurri

EH Bildu Legebiltzarrean lanean hasi zenerako ETAk bukatutzat emana zuen bere jardun armatua eta pentsatzekoa zen hori lagungarria izan zitekeela gatazka politikoaren ondorioei heltzeko, ahalik eta irtenbiderik onenak bilatu eta adosteko. Herritarren askatasunen marko berri bat sortzeko parada zegoen, etorkizunari proiektatua.

Legealdian zehar, ordea, PPren eta Gobernu espainolaren itxikeriarekin eta arduragabekeriarekin egin dugu topo etengabe, Horrek, jakina, ezinbestean eman beharreko urrats asko ematea galarazi du.

Rajoyren Gobernua granitozko horma izan da gatazka politikoaren ondorioei gizalegez heltzeko bide horretan, eta EH Bildu, aldiz, harresi hori pitzatzen ahalegindu. Zirrikituak bilatzen saiatu gara espetxe politika aldatzeko, auzi politikoak desaktibatzeko, lurraldea desmilitarizatzeko edota memoria arloan ere aurrerapausoak emateko, biktimei berdintasunean errekonozimendu eta erreparazio integrala eskainiz.

Finean, Madrilen (eta euren euskal sukurtsaletan) iraganean kateaturik jarraitzea erabaki duten bitartean, horri etekin politikoa aterako diotelakoan, EH Bilduk, iragana ahaztu gabe, guztion artean eraiki beharreko etorkizuna proiektatu nahi izan du. Sufrimendua mantentzeak ezaugarritzen dituen politikak behin betiko bazter uzteko ekarpena egin nahi izan dugu, behin horiek atzean utzita herri honek behar duen bizikidetza eredu berria, egiazko justizian eta herritar guztien eskubide eta askatasunetan oinarritutakoa, eraikitzeko.

Zirrikituak bilatzen saiatu gara, espetxe politika aldatzeko, auzi politikoak desaktibatzeko, memoria arloan aurrerapausoak emateko...

Horregatik, EH Bildu Espainiar Estatuko mendeku gosea pairatzen ari direnen ahotsa izaten saiatu da Legebiltzarrean, hala izan ez balitz, beste inork ez zukeelako errealitate gordin hori mahai gainean ipiniko: sakabanaketa politika, preso gaixoekin egiten ari den bidegabekeria, politikan aritzeagatik jazarpena edota poliziaren gehiegikeriaren salaketa etengabea izan da, eta lortu ere lortu dugu Legebiltzarra bera herritarren askatasunen aldeko norabide horretan jartzea.

EH Bilduk, iragana ahaztu gabe, guztion artean eraiki beharreko etorkizuna proiektatu nahi izan du, bizikidetza eredu berriari ekarpena eginez
image
Publikoa dena publiko izaten jarraitzeko ekimena
Irakurri
image
Aparteko lanorduak ezabatuz pazienteari mesede
Irakurri
image
Jaurlaritzak Rajoyren inposaketak prestu eta gustura betetzen dituenaren adibide garbia
Irakurri
image
Ospitalea sare publikoan integratzeko eskaria
Irakurri
image
Lezatik Tolosara, eskualdeetako aldarrikapenei so
Irakurri
image
II. Euskara Planean kritikatik proposamenetara
Irakurri
image
Presio sozialak, presio politikoa lagun
Irakurri
image
Bizi baldintzek eta sexu-generoak osasunean eta gaixotzeko moduetan eragina dutelako
Irakurri
image
Legegintzaldiko puntu ilunetako bat: gatazka kronikoarekin bukatzeko ekimenak
Irakurri
image
Osakidetza osatzeko neurriak mahai gainean
Irakurri
image
Gobernuaren proposamena errealitatera egokituz
Irakurri
image
Errepresioari ez, erregulazioari bai
Irakurri

Osakidetza da Euskal Herriko enpresa publikorik handiena. 3.421.968 milioi euro bideratzen zaizkio Jaurlaritzaren aurrekontuetatik (osoaren % 25 inguru) eta 35.000 langile ditu. Langileen behin-behinekotasun tasa beldurgarria da, ordea, % 35 inguru. Zehatz mehatz daukagun datua da, momentu honetan ofizialki onartuta, “plantilla estrukturala” deiturikoan 25.816 langile daudela. Ildo horretatik, aipatzekoa da ere azken urteetan 3.000 lanpostu galdu direla, gutxienez, eragileek egindako kalkuluen arabera, eta 4.600 lanpostu bakante azaleratu gabeak ditugula.

Datu horiek ezinbestekoak dira Osakidetzak azken urteotan pairatu duen gainbehera ulertzeko. Langileak dira zerbitzuaren kalitatearen zutabea, pertsonak pertsonengatik artatuak izaten direlako, eta langile kopuruan murrizketak izateaz gain, eskubideak ere galdu ditu Osakidetzako langileak, lan erreformaren ondorioz batik bat, eta Jaurlaritzaren Madrilekiko obedientziarekin.

Horren ondotik, lau urte hauetan osasun zerbitzu publikoaren kalitateak nabarmen okerrera egin duela salatu dugu. Okerreko bide horrek hiru zutabe nagusi ditu: plantillan egindako murrizketak, zerbitzuen galera, eta Osasun Sailak izan duen negoziaziorako zein elkarlanerako jarrera ezkorra (neurri gehienak aldebakartasunez hartu ditu). Horri gehituko genizkioke beste hainbat adibide adierazgarri: osasun garraioan gatazka iraunkorra, pribatizazioa areagotzea, erizainen preskripzioa 954/2015 dekretuaren ezarpena, berrordainketa inposatua abian jarri izana, Gasteizko Legebiltzarrak emandako mandatuak betetzeari muzin egin izana...

Horren emaitza, orain lau urte baino Osakidetza kaskarrago bat da, gainezka egiten duten zerbitzuekin, unibertsaltasunean eta ekitatean atzera egin duena, herritarrekiko urrunago dagoena.

EH Bilduk lan eskerga egin du Osakidetzaren hutsuneak edo puntu ilunak hobetzeko. Hamaika proposamen egin ditugu. Horren adibide da 2016ko maiatzean EH Bilduren ekimenez egin zen eztabaida monografikoa. Azken aukera eskaini genion Jaurlaritzari, elkarlanean, Osakidetzaren etorkizuna hobea izan dadin. 30 proposamen jarri genituen mahai gainean eta gure proposamenak osasun zentroetara eraman genituen. Alta, tarte txikia utzi ziguten gainontzeko alderdiek, akordioetara heldu eta Jaurlaritza horren gainean lanean jartzeko.

3.000 lanpostu galdu dira Osakidetzan, eta behin behinekotasun tasa beldurgarria da: %35
image
Gure hezkuntza sistema, herritik herriarentzat eraikitzearen alde
Irakurri
image
Herritar guztiek euskaraz ikasteko eskubidea izan dezaten legea aurkeztu dugu
Irakurri
image
0-3 tartean doakotasunerako lanean
Irakurri
image
Behar bereziak dituzten gurasoen ahotsa
Irakurri
image
Ikastetxeen artean dauden desorekekin bukatzeko neurriak aldarrikatu ditugu
Irakurri
image
Erlijioa eskolatik ateratzeko ekimenak
Irakurri
image
Jaurlaritzaren murrizketak agerian utziz
Irakurri
image
Esatetik egitera; pertsonaren garapen integrala lortzeko hezkidetza da bidea
Irakurri
image
Unibertsitate publiko, inklusibo, kalitatezko eta irekiaren aldeko apustua
Irakurri
image
Sistemak dituen hutsuneak betetzeko akuilu lana egin eta arloko legea aldarrikatu dugu
Irakurri

Urte batzuk barru 2012-2016 legegintzaldiari ikuspegi historiko batetik begiratuko zaio. Hala, hezkuntza alorrari erreparatzen zaionean, legealdiak letra larriz hitz nagusi bat izango du goiburu gisa: LOMCE. Wert ministro espainolak sustatu eta inposatutako LOMCE legearen aplikazioaren legealdia izan dela ondorioztatuko dugu, zoritxarrez.

Zoritxarrez, bai, baina baita ere Jaurlaritzaren borondatez, Jaurlaritzak hala nahi izan duelako. Urkulluren gobernuak aukera guztiak izan ditu, hala erabakiz gero, LOMCE aplikatzeari ezezko irmo eta borobila emateko, hezkuntza eragile guztien babesa bermaturik zeukalako. Hala ere, eskola-komunitateari bizkarra eman eta LOMCE aplikatzea nahiago izan du, Madrili men eginez. Jaurlaritzak Heziberri dekretua onartu zuen, LOMCEren ondorioak ustez malgutzeko; alta, Heziberri LOMCEren aplikazioa baino ez da izan, Estatuko legearen neurri kaltegarri gehienak biltzen baititu.

EH Bildu, beraz, LOMCEren aurkako etengabeko ahotsa edo aldarria izan da Gasteizko Legebiltzarrean, lege hori gure hezkuntza sistemak urteetan pairatu duen erasorik handiena eta larriena delako. Erasoaren tamainaz jabeturik, sare publikoa ardatz izan behar duen euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko aldarrikapena are ozenago egin dugu. Horrek, euskal hezkuntza sistema eraikitzeak, alegia, helburua izan behar du ezinbestean, irakaskuntza sistemak herri honek arlo horretan dituen behar zehatzei egokitzeko.

Norabide horretan kokatzen dugu sistema ez unibertsitarioan hizkuntzen erabilera arautzeko gure lege proposamena, murgiltze eredua ezartzea planteatzen duena, derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialetan nahikoa ezagutza lortzen dutela bermatzeko. Gainerako alderdiek jarritako traben ondorioz, proposamen hori ezin izan da legealdi honetan eztabaidatu, baina gakoetariko bat izango da, zalantza barik, datorren legealdian, agerikoak baitira egungo ereduak dituen gabeziak euskararen normalizazioaren ikuspegitik zein kohesio sozialaren ikuspegitik.

Bestalde, ezin ukatu legealdiaren ezaugarrietako bat murrizketak izan direla. Hezkuntzara bideratutako aurrekontuak pisua galdu du, aurrekontuak bere osotasunean hartuta, eta ikasle bakoitzeko egiten den inbertsioa behera doa etengabe (2009an baino %15 gutxiago, legegintzaldi erdialdera). EAEn Europako batez bestea baino inbertsio txikiagoa egiten da atal honetan, Barne Produktu Gordina erreferentzia hartuta. Gomendio orokorretatik urrutiegi jarraitzen dugu oraindik (%6 da gomendioa eta EAEn BPGren %4 inbertitzen dugu).

Murrizketak izan dira lau urteotako beste ezaugarri bat
image
Eztabaida publikoa sustatzeko foroa sortu dugu
Irakurri
image
Ingeniaritza juridikoa, 'fracking'-a EAEtik uxatzeko
Irakurri
image
Petronor, Zabalgarbi, Zubieta, Garoña, harrobiak... herri bat, hainbat borroka
Irakurri
image
2020rako, kopuru osoaren %20 energia berriztagarriez, EH Bilduren ekimenez
Irakurri
image
Adierazpen politikoetatik harago...
Irakurri
image
Etorkizuna hipotekatu nahi digute
Irakurri
image
Lehentasun kontu bat da
Irakurri
image
Oinak lurraldean, eta burua etorkizunean
Irakurri
image
Txartel bakarraren aldarrikapena mahai gainean
Irakurri
image
Donostiako pasantea gelditzeko ekarpena
Irakurri
image
Tren zerbitzuaren hobetzearen alde
Irakurri

Klima aldaketa, baliabide energetikoen agortzea, bioaniztasunaren galera, enpresa kutsatzaileak... horiek guztiek garapen ereduarekin dute zerikusia. Legegintzaldi honetan, garapen ereduaren inguruko bi ikuskera kontrajarri izan dira legebiltzarrean. Onartu beharra dugu EH Bildu bere bakardadean aritu dela, beste 54 legebiltzarkideek defendatu duten hazkunde ekonomiko mugagabeari, hain zuzen, mugak jartzen saiatzen.

Garapen iraunkorraren terminoa zentzuz husten jarraitzen dute, baita ganbera honetan. Ingurumena babestea izan beharko litzateke helburua, hurrengo belaunaldiei guk izan duguna, gutxienez, uztea. Baina Jaurlaritzak negozioak bere horretan jarraitu behar duela iritzi dio: mugak interes orokorrari, ez mozkin pribatuei. Hau da, ingurumena interes ekonomiko partikularren mesedetan jartzeko erraztasunak ematea izan da Jaurlaritzaren politika nagusia.

Horren aurrean, gure lanak txanponeko bi aldeak izan ditu: arazo zehatzei jarraipena eta oihartzuna eman, batetik; bestetik, gure garapen ereduaren inguruko hausnarketa orokorrago bat abiatzea. Azken hori, adibidez, EH Bilduren ekimenez egindako energia ereduaren inguruko ponentzian egikaritu da. Hilabeteak eman ditugu adituak entzuten, proposamenak eztabaidatzen... gai honek merezi duen eztabaida publikoa sustatzeko.

Frackinga, Petronor, Urdaibai, Gasteizko Mendiak, Jaizkibel, Garoña, Abiadura Handiko Trena, Zubietako errauste planta, Uribe-Kosta Butroi biotopoa, Pasaiako Portua, 2000 Natura Sarea, Zallobentako harrobia, Plaiaundi, Zabalgarbi, Txingudiko padurak, Azabaratza... arlo honetako borrokaren izen propio batzuk horiek izan dira.

image
Euskararen arnasguneen defentsa
Irakurri
image
Euskara guztion hizkuntza bada ikasteko aitzakiarik ez!
Irakurri
image
Euskararen normalizazio prozesuak ez du etenik. Maila jasoa xedea, hobekuntza bidea
Irakurri
image
Efikazak eta aurrerakoiak izateko aurrekontu orokorraren %2 beharko litzateke
Irakurri
image
Euskararen hiztun elkarteak hedabide sare publiko, nahiko eta kalitateko behar du
Irakurri

Euskara da gure hizkuntza. Euskal Herriko hizkuntza, izena eta izana ematen diguna. Alabaina, euskara hizkuntza gutxitua da. Hau da, hizkuntzen arteko ukipenean mendeko egoeran dagoen hizkuntza.

Hizkuntzaren normalizazioaren terminoa zentzuz husten jarraitzen dute, baita ganbera honetan. Hizkuntza gutxitua babestea izan beharko litzateke helburua, hurrengo belaunaldiei guk izan duguna, gutxienez, uztea. Baina Jaurlaritzak publizitate kanpaina garestian jarraitu behar duela iritzi dio: mugak euskaldunen hizkuntza eskubideei, ez estatuaren zapalkuntzari. Hau da, hizkuntza politika interes alderdikoien mesedetan jartzeko erraztasunak ematea izan da Jaurlaritzaren politika nagusia.

Horren aurrean, gure lanak txanponeko bi aldeak izan ditu: arazo zehatzei jarraipena eta oihartzuna eman, alde batetik; bestetik, gure hizkuntza normalizazio ereduaren inguruko hausnarketa orokorrago bat abiatzea. Azken hori, adibidez, EH Bilduren ekimenez egindako lana. Hilabeteak eman ditugu adituak entzuten, proposamenak eztabaidatzen... behinik behin, gai honek merezi duen eztabaida publikoa sustatzeko.

Aduna, Albiztur, Altzaga, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Azkoitia, Beizama, Berastegi, Bergara... arlo honetako borrokaren izen propio batzuk horiek izan dira.

image
Pertsonal politika negargarriak sortutako anabasarekin bukazeko proposamenak
Irakurri
image
EiTBk euskal komunitatearekin bat egiteko ekimenak aurkeztu ditugu
Irakurri
image
EiTB sexismotik aldentzeko ekimenak
Irakurri
image
EiTBren erreformarako prozesu parte-hartzailea
Irakurri
image
Euskal esparru komunikatiboa irudikatu eta arautzeko beharraz
Irakurri
image
Ikus-entzulearen babesle figura, besteak beste, hartu beharreko neurri bat
Irakurri

EiTBren eraberritzearen premia inork gutxik auzitan jartzen du gaur gaurkoz. Hala, esan behar dugu aukera galdua, legealdi galdua izan denaren sentsazioaz geratu garela. Herri honentzat hain beharrezkoa den eta gainbehera etengabean dagoen EITBren egoerarekin kezkatuta jarraitzen dugu. Alberto Surioren ondorengo etapa honek, legebiltzarreko indar korrelazio berriaz batera, etorkizuna itxaropenez begiratzera eraman gintuen. EITBri hain beharrezkoa zaion astinaldi eta haize freskoa emateko gai izango ote ginen galdetzen genion gure buruari. EITBren Zuzendaritza ere EAJ eta PSEren arteko itun bidez ezartzeak, aldiz, lehen unetik jarraikortasunera mugatua egongo zen legealdi baterako norabidea markatzen zuen, eta hala izan da. Anbiziorik gabe, erronkarik gabe, estrategiarik gabe, jarraikortasun hutsa.

Herri bezala, kalitatezko hedabide publiko baten beharrak eta aldi berean, EITBk egun dituen gabezi eta jarrerek eragindako ia ezinezko oreka etengabean aurkitu gara. Informatiboetako ildo editorialak, hedabide publikoen irizpideetatik urrun izan dira sarritan. Bestalde, urteetako pertsonal politika negargarriak EITBren jarduera baldintzatu dezaketen ondorioak uzten ari da.

1982an sortuz geroztik, euskararen, teknologien eta komunikazio ohituren bilakaerek ezagutu gabeko paradigma berri baten kokatzen dute EITB. Euskara ulertzeko gai zirenak populazioaren herena izatetik, erdia baino gehiago izatera igaro dira. Beraz, balizko ikus-entzulegoa izugarri hazi da. Hori aukera moduan ulertzen dugu. Internet eta digitalizazioak, 82an bi katerekin lehiatzetik, ehundaka katerekin lehiatzera eraman du. Arriskua da azken hori, baina baita aukera ere.
Kalitatezko hedabide publikoak eta hauek bete beharreko funtzio soziala izango dira EITBren gaineko eztabaidako oinarriak. 82ko EITBren Legea zaharkitua geratu da, beraz, egungo errealitateari egokitutako eredu batez hausnartzen hasteko garaia dela deritzogu.

Hasieran esan bezala, legealdi honek zentzu horretan taxuzko urratsik emateko aukerarik eskaini ez badu ere, helburu horrek markatu du EITBren gaineko EH Bilduren jarduera instituzionala. Hori izango da xedea datorren legealdian ere, bide batez gainbeheran duen herritarren atxikimendua berreskuratzen joateko.

Etapa berriak eta indar korrelazio berriak etorkizuna itxaropenez begiratzera eraman gintuen
image
Kultura gastu legez Jaurlaritzak, ez inbertsio legez
Irakurri
image
Jaurlaritzak kultura zehar lerrotzat hitzez, arreta eskasa ekintzez
Irakurri
image
Kultura gastu legez Jaurlaritzak, ez inbertsio legez
Irakurri
image
Balioen kultura, eta tokiko zein barneko aldaketak eta elkarbizitza sustatzen dituen Hiriburutza
Irakurri
image
Arriskuan dagoen euskal zinemagintzari lagunduz
Irakurri
image
Uruñuela babesteko lehen urratsa egitea lortu dugu
Irakurri
image
Eragileekin elkarlanean Jaurlaritza behartzeko
Irakurri

Legealdi honetan zazpi izan dira gure helburu nagusiak, kultura alorrean:

  1. Oinarrizko kultura indartzea.
  2. Euskarazko kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta plazak areagotzea.
  3. Balioetan oinarritutako kultura politika parte-hartzaileagoa sustatzea.
  4. Kulturarentzat aurrekontu duinak lortzea.
  5. Jaurlaritzaren kultura politika eza eta nora eza salatzea.
  6. Kultura eragileen ahotsa Gasteizko legebiltzarrera ekartzea.
  7. Gure ondarea babestu

Sei helburu horiek oinarri hartuta, legealdi osoan zehar eragiten saiatu gara, baina aitortu behar dugu ez zaigula batere erraza egin. Lehenik eta behin, oro har talde politiko guztietan kulturak duen espazio eskasagatik, edota beste era batean esanda, politikagintzan oro har ez dagoelako kulturarekiko konpromiso sendorik. Bigarrenik, kontuan hartu behar da bakoitzaren ardura maila ez dela berdina, ez baita gauza bera gobernuan ala oposizioan egotea, nondik zailagoa den nahi beste eragitea. Eta hirugarrenik, kultur munduaren atomizazioak eta desartikulazioak ere ez digutelako horretan lagundu.

Eta horren aurrean, guk zintzoak izan nahi dugu gure buruarekin eta autokritika egiten dugu nahi adina eragitea ez dugulako lortu. Baina era berean, ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu, eta soluzioen eta adostasunaren bila joan gara, betiere eragileekin elkarlanean eta euren beharrei erantzunez (ez dira gutxi izan gure bitartez Gasteizko legebiltzarrean ahotsa izan duten kultur eragileak).

Zentzu horretan esan beharra daukagu legealdiaren erdialdean jaiotako GEUK, Guk gEUre Kulturaz ekimena oso proposamen interesgarria iruditu zitzaigula. Bertan parte hartzeaz gain, euren eskaerak bideratzeko ahalegina egin genuen, uste baitugu tankera honetako proposamenak izan daitezkeela sektoreari hauspoa emateko biderik egokiena. Zoritxarrez ez zuen aurrera egin.

Zintzoak izan nahi dugu eta autokritika egiten dugu nahi adina eragitea ez dugulako lortu. Baina era berean, ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu
image
Federazioarekin eta elkarteekin elkarlana bultzatuz
Irakurri
image
Etaparik zailenak ez dira errepidean jokatzen
Irakurri
image
Daukan garrantzia eta entitatea emateko akuilua
Irakurri
image
Jaurlaritzari ekimen politiko eraginkorra hartu zezan gonbidapena luzatu genion
Irakurri
image
Bizitza aktiboaren kultura hedatuz
Irakurri
image
Kirola lehiaketetara eta errealitatera egokituz
Irakurri

Legegintzaldi hau legegintzaldi galdua izan da kirol arloan. Jaurlaritzak ez du agenda politikoan izan, ez du lau urterako plangintzarik egin. Gehiago arduratu da irudia emateaz, benetan egiteaz baino. Aurrekontuak horren adibide dira: aurrekontu osoaren %0.07 izan da bakarrik kirolari zuzendua. Baina baliabiderik ez bada egon, are gutxiago kirol politika zehatz eta eraginkorrik.

Eskuduntza osoak izanik, Madrilen esku-hartzeen aurrean ez da jokatu herri gisa: lizentzia bakarraren auzia kasu, edo bidean geratu den dopinaren lege proiektua. Herri bezala jokatu ez den bezala, herritar guztiak (dena delarik hauen ezaugarri eta maila sozioekonomikoa) kalitatezko jarduera fisikora hurbiltzeko ahalegin handirik ere ez da egin. Bestalde, urte olinpikoa (Rio 2016) alperrik galdu da. Gure herria kirol eremuan ezagutzera emateko baliatu zitekeen, gure baloreak nazioartean zabalduz. Baina ez da halakorik egin.

Eskuduntza osoak izanik, Madrilen esku-hartzeen aurrean ez da jokatu herri gisa

Balantzaren alde negatiboa ez da hor bukatzen: Kirol Lanbideen erregularizazioa ere egiteke geratu da. EH Bilduk akuilu lana egin du, baina Jaurlaritzak lege proiektua azken hileetan ekarri du, 2015ean ekartzeko agindua eman zitzaion arren (gaia lantzen 2013an hasi ginen).

image
Diru publikoa lagunak aberasteko erabiltzen dela agerian utzi dugu
Irakurri
image
Ustelkeriaren klasikoa: obren esleipena ustezko kostuaren azpitik, gainkostuak, konexio politikoak
Irakurri

Euskal Herria ez da ustelkeria alorrean oasi bat. Hemen ere egon badago kutunkeriaz jokatu duen gobernurik, badago klientelismorik, badago izen konkretu batzuen mesedetan erabaki politikorik hartu dituen gobernu, erakunde eta arduradunik. Elite jakin batzuk diru publikoa euren interesen arabera erabili dute, kasu askotan, ustelkeria politikoa elikatuz. Ustez dena legalitatearen barruan egiten da, baina, azken finean, diru publikoaren erabilera ustela da, ezbairik gabe.

Legegintzaldi honetan hori guztia azaleratu da, eta gure eskumenak baliatuz bi norabidetan lan egin dugu: lehenengoa, Jaurlaritzak esku artean zeukan informazioa eskatu dugu (kontratu ofizialak, proiektu jakinen bideragarritasun planak, eta abar.) ustelkeria kasuen jarraipen eta kontrola egiteko; bigarrenik, hori guztia herritarren esku uzten saiatu gara, publiko egiten, alegia.

Ohartu gara eta frogatu dugu,errota antzeko baten moduan funtzionatzen dutela: enpresa eta enpresa horien kudeatzaileen izenak proiektu askotan errepikatzen dira; ustez beharrezkoak diren hainbat azpiegitura edo zerbitzuren esleipenetan izenak errepikatzen dira. Eta sarri, proiektu horiek ez daukate errentagarritasun sozialik, porrotera kondenatuak daude, gainkostuekin mozkina puztu egiten dute...

Hala, gure ikerketa eta jarduerekin hainbat urtez gobernuan egon den EAJren "B" agenda agerian utzi dugu. Salatu egin dugu "euskal agenda" hori, euren sokako enpresa, proiektu eta lagunei mesede ekonomikoa egitea izan dena.

Epsilon, Hiriko, De Miguel, Karrantzako Mindak, Leioako Pinosolo, Ibarzaharra, Kutxabank auzia, Pasaiako portua... Horien guztien gainean izan gara, gainontzeko hiru talde politikoak mutu egon direnean, edo gertaerei garrantzia kentzeko ildoa hartu dutenean.

Gure lanarekin hainbat urtez gobernuan egon den EAJren "B" agenda agerian utzi dugu
image
Pribilejioei uko egin, pribilejioak salatu
Irakurri
image
Gure ekimenez, ordainagiri gabe, ordainketarik ez
Irakurri
image
Soldaten murrizketa proposatu genuen
Irakurri
image
Politika egiteko eredu berri baten alde
Irakurri

Legebiltzarreko Mahaiak egiten du erakundeko egunerokotasunaren kudeaketa osoa. Hor hartzen dira erabaki gehienak. Mahai horretan gutxiengo absolutuan egon da EH Bildu (EAJk 2 eserleku izan ditu, eta PSEk, PPk eta EH Bilduk bakarra). Hala, legebiltzarreko funtzionamendua eguneratzeko, pribilejioak ezabatzeko eta gardentasunean urratsak ematerako orduan, bakarrik geratu gara erabaki gehienetan.

Egia da ere, bertan egotearekin batera lorpen txikiak izan ditugula. Ez, hainbeste, gainontzeko alderdiek pribilejio eta abantailekin bukatzeko nahia eta konbentzimendua adierazi dutelako; gehienbat, krisi ekonomikoaren garaian bizi garen honetan eta politikariak zein erakunde publikoak herritarrengandik urrundu diren honetan, presio soziala sentitu dutelako eman da aldaketa. Gure jarduerekin ere kasu zehatzak agerian uzten saiatu gara, eta gehiengo sozialarekin bat egin dugu, pribilejio eta abantailak ezabatzeko egin ditugun proposamenetan.


Denbora lerroa

Estatistikak

Datu orokorrak

Ordezkari Gasteizen
Legebiltzarkide legegintzaldi osoan
Jaso eta erabili dugun ikuskizunetarako sarrera kopurua
Legebiltzarrak onartu duen gure ekimen kopurua (proposamenak eta mozioak)
Ekimen aurkeztu ditugu guztira (proposamenak, galderak, interpelazioak, mozioak, agerraldi eskaerak…)

Lehentasunak

Arlo sozial eta ekonomikoko gaiak gure ekimenen % 75 izan dira.
3 arlo nagusi gure jardueran: Osasuna, Enplegua, Hezkuntza
Erregistratu ditugun ekimen guztiak euskaraz izan dira. Aldiz, bilkuretan egin dugun euskararen erabilera % 60 soilik izan da.

Ekimenak aztertzen

Ekimen guztira
Ahozko galdera
Interpelazio
Idatzizko galdera
Interbentzio
Dokumentu eskaera
Proposamen eta mozio
Eragile, sindikatu, kolektibo, talde ekologista, nazioarteko aditu... agerraldi eskaera

Prentsa jarduera

Prentsaurreko
Prentsa-ohar
Albiste webgunean

Sareko jarduera

Txio
Bideo
PDF argitalpen ISSUUn

Legegintzaldia laburbiltzeko bi hitz

"Obeirem, i tant que sí. Obeirem el Parlament, complirem el compromís amb el ciutadans i bastirem un Estat lliure, modern i prósper” esan du Carles Puigdemontek lerro hauek idatzi bezperan.

Egia da, paradoxikoa eta argigarria ere izan daiteke, EAEko legebiltzarreko legealdi batek politikoki eman duena azaltzeko behar duen idatzi bat Catalunyako Presidentaren hitzekin zabaltzea.

Bada, une historikoak, erabaki historikoak eta une historikoetan erabaki historikoak hartzen dituzten buruzagiak isladatu nahi izan dugu, ondorengo lerroetan egingo dugun balantze politikoaren antitesi gisa edo, hau, ulerterrazagoa izan daitekeelakoan.

Une historikoak eskatzen zuen adinako aurrerabiderik eman ez dela nabaria da

Borroka armatuaren amaiera iragarri eta urtebetera ekin genion legealdiari. Une historikoa bizi zuen gure herriak ere. “Bakea-Erabakia” dioten EH Bilduren kartelak oraindik eskegita daude Legebiltzarreko gure bulegoan. Begirada lau urte atzera botaz, EH Bilduren aburuz, bi hitzok markatu behar zuten legealdia, hala, aukera paregabea zabaltzen zitzaigun taxuzko urratsak emateko aipatu norabidean. Egoera berriak, aukera berriak sortzen zituela iruditu zitzaigun, indar korrelazio berriak; eta guzti horrek etorkizuna, legealdia gutxienik itxaropenez begiratzera eraman gintuen. Baita euskal jendartea ere.

Lau urte geroago atzera begiratzean, une historikoak eskatzen zuen adinako aurrerabiderik eman ez dela nabaria da. Arantzarik ez dugu legealdi galdua izan dela onartu behar izateko.

Legealdi hau, herri honek Estatuarekin duen harreman ereduak suposatzen duen egiturazko arazoaren erakusle argia izan da

Badago herriari galdetzea baino ezer demokratikorik? Demokrazia formala gaur egun ez da nahikoa, batez ere demokrazia eredu zaharkituak urte luzeetan eliteen interes zehatzei erantzun dienean. Herri hau aitortzen ez duenak nekez onartuko du subjetu ez zilegiari galdetzea. Beraz, nola da posible hain urrun dauden posizioek estatus politiko berri baterako akordioa erdiestea, akordio horrek erabakitze eskubidea ezinbestean jaso behar badu? Egoera desblokeatzeko ariketa praktiko gisa ere, herritarrei galdetzea besterik ez da geratzen. Hori egin dute Eskozian. Aldiz temati agertu da Urkullu, ezein irtenbide Madrilekin adostu beharraz, Madrilek parlamentuak hartutako ezein erabaki, onartutako ezein lege, dekretu behin eta berriz atzera botatzen duen bitartean. Ondorioz hauteskundero iragartzen zaigun galdeketarik ez oraingoan ere.

Estatuarekin dugun harreman eredua kolokan jarri ezean, ez da aldaketa politiko zein sozialik izango. Prozesu hori martxan jartzea izan behar da legealdi berriaren erronka nagusia

Legealdi hau, herri honek Estatuarekin duen harreman ereduak suposatzen duen egiturazko arazoaren erakusle argia izan da.

Krisia deitu baina guretzat neoliberalismoaren aurrerabidea baino ez dena, eskutik dator Estatuan gertatzen ari den inboluzioarekin.

Gero eta estuagoa egiten zaigun Estatu marjinekin, gero eta zailago zaigu gurera egokitutako erabakiak hartzea, Etxebizitza legea, frackingarena, Udal legea, hezkuntza edota osasungintzarako behar ditugun lanpostuetarako lan deialdi publikoak... bat bera ere ez du bizirik utzi Madrilek. Eta hemen ez da “obeirem el Parlament” dioenik izan.

Estatuarekin dugun harreman eredua kolokan jarri ezean, ez da aldaketa politiko zein sozialik izango. Burujabetza osoa, egunerokotasunean eragiten dizkiguten kontuen inguruan erabakitzeko, euskal herritar guztien ongizatea bermatzeko bide bakarra da. Prozesu hori martxan jartzea izan behar da legealdi berriaren erronka nagusia, Herri Akordioak sustatzea, argi luzeak piztu eta bideari ekitea. Lemazain paregabea eta talde indartsua dugu, gogoz ekingo diogu aurrerantzean ere.


 


—Unai Urruzuno, legebiltzarkidea eta taldeko koordinatzailea—