Gaur arratsaldean Donostiako Aquariumean egin dugun ekitaldian Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia aurkeztu dugu: Xabier Olano Jauregi.



Hona hemen gure hautagaiari buruzko informazio gehiago:

Duela 55 urte Altzon (Gipuzkoa) jaioa. Egun ere bertan bizi da.

Enpresa zientzietan lizentziatua (ESTE) Deustuko Unibertsitatean (1.982). Ogasun eta Finantza publikoetan Espezialista.

Hiruerrieta (Gipuzkoako) Udalean Idazkari Kontu-hartzailea izan zen 1982tik 1989ra. Usurbilgo Udaleko Idazkaria 1989tik 1992ra eta udal bereko Kontu- hartzailea 1992tik 2011ra.

Altzoko Alkatea izan zen 1987tik 1991ra. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Batzarkidea, 3 legealdiz (Herri Batasuna-ko batzarkidea 91-95 eta 95-99 legealdietan eta Euskal Herritarrok-en batzarkidea 99-03 legealdian).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria 2011ko uztailetik aurrera.