Gaur goizean Adolfo Araizi Egun On Euskadi saioan egin dioten elkarrizketan, hezkuntzako LEParekiko desadostasuna agertu du atzera-pausotzat joaz 120 plazen murrizketa. Bi zerrenden sistema UPN, CCOO eta UGTk asmatu zutela adierazi du, hizkuntza apartheida indarrean jarriz. Argi utzi duenez, "euskara jakitea meritua beharko luke eta ez zigor bat eskaintza eta etorkizuna mugatzen dizuna".