Ipar Islingtoneko diputatu Jeremy Corbyn, alderdi laboristako buru hautatu dute, garaipen izugarri batekin. Kide Bat, Boz Bat sistema berriarekin hautaturiko lehenengoa da, eta inoiz izandako emaitza onenak jaso ditu.

Jeremy Corbyn mundu hobe baten alde lan egiten duten guztien laguna izan da. Sindikatuen, Irlandako Batasunaren eta Palestinako herriaren aldekoa, Euskal Herriko konponbide prozesuaren aldeko ekitaldi desberdinetan parte hartu du.

EH Bilduk zorterik onena opa nahi die Corbyn eta Alderdi Laboristari dituzten erronkei aurre egiteko eta ahalik eta lasterren lanean has daitezela Jeremy Corbynek bere garaipen diskurtsoan esan bezala “inor basterrean geratu ez dadin eta pertsona guztiek jendartean espazio duina izan dezaten”.