Erabakiak hartzeko garaia dela azpimarratu du Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak

EH Bilduk agerraldia egin du, gaur goizean, Donostian, hurrengo igandean, irailaren 13an, ‘Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki’ lelopean egingo duen manifestazioa iragartzeko. Mobilizazioa 13:30ean abiatuko da, Boulevarretik. Gaurko agerraldian EH Bilduko hainbat kide izan dira, Onintza Enbeita, Ikerne Badiola eta Inaki Irazabalbeitia, besteak beste. Haiekin batera izan da Fermi Rubiralta historiagilea eta militante soberanista eusko-katalana.

Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak gaurko agerraldian azaldu duenez, erabakitzeko eskubidearentzat ate berriak zabaldu ditu Kataluniak. “Irailaren 27an hauteskunde plebiszitarioak egingo dira bertan, eta aukera bikaina dute bertakoek etorkizuna euren kabuz marrazten hasteko”.

“Garrantzitsuena ez da kataluniarrak ze helmugara helduko diren oraindik kalkulatzea edo izango duten etorkizuna irudikatzea”, esan du Enbeitak. “Garrantzitsuena hartu duten bidea bera da: jendartearen indar hutsez, Espainiar Estatuaren egitura politiko-instituzionala kolokan jarri dute kataluniarrek. Irailaren 28an euren helburutik hurbilago edo urrunago egongo diren ez dakigu, baina helburua lortu egingo dutela gauza jakina da: determinazio osoz ari baitira pausoak ematen”.

Kataluniako herriaren aurka Espainiako estatua hartzen ari den neurriak salatu ditu Amaiurreko diputatuak. “Determinazio hori ezin du jasan Madrilgo Gobernuak, eta bere minaren neurriko diskurtsoa eraiki du Kataluniaren kontra. Dena den, egon gintezke lasai: beldurra sorrarazteak ez du herriaren nahia geldituko; aitzitik, sendotu egingo du halako estatu inposatzaile batetik alde egiteko erabakia”.

“Erabakiak hartzeko garaia da”, azpimarratu du Enbeitak. “Gure etorkizuna erabakitzeko oinarriak ezartzea geuri dagokigu. Herritarrek protagonismo osoa izan beharko dute egungo egoera instituzionalean eta politikoan eragingo badugu. Ezin dugu Espainiako edo Frantziako Gobernuek esango dutenari begira egon. Gaur arte ere, ez dugu ezer jaso haiengandik. Daukaguna, geure indarrez lortu dugu”.

Euskal Herriak Kataluniaren bide bera ez duela egingo esan du. Hau da, gure bide propioa egingo dugula. “Herriko gehiengo sozialak erabakitzeko eskubidearen alde bat eginda ikusi nahi ditu indar politikoak zein eragile sozialak, eta ezin dugu bide horretan hutsik egin”.

Onintza Enbeitaren hitzartzea

Egun on, prentsaurrekora deitu zaituztegu gaur, datorren irailaren 13an Donostian egingo dugun manifestaziorako deialdia egiteko. Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki lelopean abiatuko gara eguerdiko 13:30ean Boulevarretik.

Izan ere, erabakitzeko eskubiderentzat ate berria zabaldu Kataluniak. Irailaren 27an hauteskunde plebiszitarioak egingo dira bertan, eta aukera bikaina dute bertakoek etorkizuna euren kabuz marrazten hasteko.

Garrantzitsuena ez da kataluniarrak ze helmugara helduko diren oraindik kalkulatzea edo izango duten etorkizuna irudikatzea. Garrantzitsuena hartu duten bidea bera da: jendartearen indar hutsez, Espainiar Estatuaren egitura politiko-instituzionala kolokan jarri dute kataluniarrek. Irailaren 28an euren helburutik hurbilago edo urrunago egongo diren ez dakigu, baina helburua lortu egingo dutela gauza jakina da: determinazio osoz ari baitira pausoak ematen.
Determinazio hori ezin du jasan Madrilgo Gobernuak, eta bere minaren neurriko diskurtsoa eraiki du Kataluniaren kontra. Dena den egon gintezke lasai: beldurra sorrarazteak ez du herriaren nahia geldituko; aitzitik, sendotu egingo du halako estatu inposatzaile batetik alde egiteko erabakia.

El Gobierno de Madrid no puede soportar la determinación que ha demostrado tener la sociedad catalana, e intenta callar las voces por el derecho a decidir con discursos rancios de prohibición y miedo. Pero estemos tranquilos: el miedo no partrario, nhelo de la sociedad catalana, todo lo contrario, esta demostrado, que es el propio Gobierno Español quien esta creando más independentistas en Cataluña.
Y la ciudadanía vasca también quiere decidir su futuro. Nuestra vía no será idéntica a la catalana, pero nos tiene que llevar a la misma meta: tomar nosotras mismas las decisiones sobre en que país queremos vivir en el futuro.

Erabakiak hartzeko garaia da. Gure etorkizuna erabakitzeko oinarriak ezartzea geuri dagokigu. Herritarrek protagonismo osoa izan beharko dute egungo egungo egoera instituzionalean eta politikoan eragingo badugu. Ezin dugu Espainiako edo Frantziako Gobernuek esango dutenari begira egon. Gaur arte ere, ez dugu ezer jaso haiengandik. Daukaguna, geure indarrez lortu dugu.

Ez dugu Kataluniaren bide berbera egingo, baina guk ere bidea egin egin behar dugu. Euskal Herriko gehiengo sozialak erabakitzeko eskubidearen alde bat eginda ikusi nahi ditu indar politikoak zein eragile sozialak, eta ezin dugu bide horretan hutsik egin.