EH Bilduko senatari, Urko Aiartzak, Eskoziako Traquair Housen buruturiko Beyond Borders International Festival of Literature & Thought 2015 jaialdian parte hartu du asteburuan.

Eskoziako zein munduko lehen mailako parte-hartzaileak dituen kultura, zinema, artea, historia eta eztabaida politikoen elkargunea da, aurten 6. urtez ospatzen den jaialdia.

EH Bilduren senatariak hizlari gisa hartu zuen parte 2013an eta oraingo honetan gonbidatu gisa egon da, beste batzuen artean Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeon eta John McConnell eta Alex Salmond, Lehen Ministro ohien hitzaldietan.

Aiartzak Nicola Sturgeon Eskoziako Lehen Ministroa agurtu eta, bi herrien inguruko iritziak trukatzeko aukera izan du. Sturgeonek duela 20 urte Euskal Herrian egon zela azaldu eta bi herrien arteko harremanak indartu eta Euskal Herrira bueltatzeko borondatea adierazi du.

Honetaz gain, EH Bilduren senatariak Alex Salmondekin biltzeko aukera izan du, Eskoziako egoera politikoaz eta Euskal bake prozesuaz eztabaidatzeko.

Bileran, egun Westminsterreko kidea den Salmond eta euskal sentariak Eskozian erreferendumaren ostean bizi den egoeraz, Euskal Herriko egoeraz eta urte amaieran estatu espainolean burutuko diren hauteskundeen inguruan hitz egin dute, modu berean inkestek SNPrentzat aurreikusten duten emaitza harrigarriaz (bozen %62) eta Alderdi Laboristaren barne hauteskundeen inguruan eztabaidatu dute. Aiartza hautagai nagusi den Jeremy Corbynekin elkartu zen Belfasteko Féile Jaialdian abuztu hasieran.

Azkenik Shassi Tharoor, Indiako Parlamentuko kanpo aferetako komisioko lehendakariarekin biltzeko aukera izan du Aiartza, Indiako Kongresu Nazionaleko kidea eta Estatu Ministro ohia Nazio Batuetan Idazkari Nagusi ordea izan zen Tharoor.