Europako Parlamentuak Europar Batasuna-Maroko arrantza hitzarmenaren inguruko akordio-erabakia hartu zuen asteartean, besteak beste, Europako Justizia Auzitegiari entzungor eginez eta Sahara kontuan hartu gabe.

2016ko abenduan, Europako Batasuneko Justizia Gorteak erabaki zuen Europar Batasunaren eta Marokoren arteko erakunde eta liberalizaziorako, merkataritzarako eta arrantzarako akordioek ez zutela eraginik Mendebaldeko Saharan.

GUE-NGL taldeak egindako infografia honetan ikusi daitekeenez, [https://www.guengl.eu/] Parlamentuak hartutako erabakiak Saharako jurisdikziopeko urak barnebiltzen ditu, Saharako Herriaren borondatea kontutan hartu gabe.

EH Bilduk gogor salatu nahi du Parlamentuak hartutako erabakia. Konbentzituta gaude Saharak lortuko duela bere askatasuna, Euskal Herriak lortuko duen bezala. Askatasun bide horretan bidelagunak izan nahi dugu, eta gure elkartasuna eta laguntza eskaintzen diegu berriro.