Ekaina bukaeran, brebeta pasa behar izan dute kolegiko azken urteko ikasleek. Horietarik 179, ikastolatik pasatako ikasleak dira eta zientzietako azterketa euskaraz pasa dute, iaz egin zen bezala. Erran behar da, ikasle horiek, urte osoan zehar eukaraz landu eta pasa dituztela azterketa guziak.

Joan den urtean euskaraz idatziak ziren azterketak zuzendu ziren harren, aurten, errektoretzak azterketa horiek ez zuzentzea deliberatu du. Erabaki honek, eragin zuzena du Seaskako ikasleengan.

Jasandako injustizia eta hizkuntza eskubide urraketa salatzeko, ikasle, irakasle eta gurasoak Bordalera joan dira mobilizatzeko asmoz. Poliziaren presentzia izan da bertan jaso duten erantzun bakarra.

Erakasle konkurtsorako postuak murriztu ostean, irakasle postua gehiago ematera errefusatu ondoren, hezkuntza ministeritzak, Seaskako ikasleen azterketak bahitu ditu. Euskara eta euskara bezalako hizkuntzak zapaltzen dituen ikuspegi jakobinoa geldiarazi behar dugu. Gogorarazi nahi dugu gainera, orain dela hiru aste, Euskal Elkargoak, euskara eta okzitandarra ofizialki errekonozitu zituela.

Irakasle, ikasle eta gurasoek antolatuko dituzten mobilizazioei adi egoteko deia egiten dugu ! Macron, Euskal Herria eta euskara errespetatu !