Japonia-Europako Batasuna hitzarmena sinatuko da Bruselan, uztailaren 11n. Horren berrespena urte amaieran izango da Europako Parlamentuan, eta bere edukiak 2019ko lehen hiru hilekoan abian jarriko dira modu probisionalean. Era honetako Merkataritza eta Inbertsio Hitzarmenei -CETA, esaterako- gure kontrako jarrera azaldu die EH Bildu, Europako beste erakunde politiko eta sozial askorekin batera.

Hitzarmen edo tratatu hauek gabezia demokratiko sakonekin negoziatzen ari dira, gizarte zibila ez baita erabakietan parte hartzen ari. Joan den urteko abendutik, JEFTA eta beste merkataritza hitzarmen batzuk onartzeko prozesuari abiadura handiagoa sartzen ari zaio Europako Batzordea. Era horretara, Gasteizko eta Iruñeko Parlamentuak prozesu horretatik at geratzen ari dira. Hitzarmen zehatz honi dagokionez, bere onarpena bereziki larria da, berrespen prozedurarik ez duelako behar izango. UE-Only (Europako Batasuneko eskumenekoa direnak soilik) izaerakoa izango da, eta ez da “mistoa” izango, CETA izan zen bezala; azken honek estatu kideen parlamentuan onespena behar zuen derrigorrean.

Gardentasunarekin negoziatzeko eta jokatzeko esakera egiten die EH Bilduk Europako Batzordeari eta estatu kideei, eremu honetan modu sistematikoan urratzen dutelako irizpide hori. “Parte-hartzeko giltz bikoitza”-ren prozedura errespetatzeko ere eskatzen die, Europako Batasunak gainontzeko parlamentuekin modu koordinatuan jokatzeko. Gainontzeko botere publikoak -eskualdeetako eta tokikoak, esaterako- eztabaidara eta onarpen prozesuan sartzeko ere eskatzen du. Beharrezkoa da gardentasunez jokatzea eta denbora eta publizitate nahikoa emango zaion kontsulta fasea irekitzea, eraginpean dauden eragile guztiek -sozialak ere bai, eta ez bakarrik enpresak eta inbertsoreak- parte hartu ahal izateko.

Irizpide hauek betetzea exijitzen diegu estatu kideei eta Europako Batzordearen proposamena atzera botatzeko; halaber, JEFTA hitzarmenari “misto” izaera ematea ezinbestekoa dela deritzogu eta horixe eskatzen diegu estatu kideei eta Europako Batzordeari. Beharrezkoa ikusten dugu, era berean, JEFTAk izango duen eragin ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa zein izango den jakiteko ikerketa publikoa eta independentea egitea.