'Euskal estatuaren bidean. Erronkak eta aukerak' izenburuko jardunaldiak antolatu ditu EH Bilduk. Ekainaren 19an eta 20an izango dira, Bilboko Teatro Campos antzokian. Euskal estatua eraikitzeko eman beharreko urratsetaz hausnartzea eta hemengo eta hango esperientzietatik ikastea da jardunaldien helburua. Euskal Herriko zein nazioarteko adituek parte hartuko dute jardunaldietan.

Egitaraua eta izen ematea: euskalestatua.ehbildu.eus