Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko baimena ukatzea albiste ona dela uste du EH Bilduk, baina zentrala berehala eraitsii behar dela uste du.

Oskar Matute diputatuak EH Bilduren esker ona eta zorion mezua helarazi dizkie Garoñako zentrala ixteko eta eraisteko urteetan lanean eta etengabe mobilizatzen aritu diren euskal gizartearen gehiengoari.

“Gaur jakinarazitako erabakiarekin, zaharkituta dagoen zentralaren eta behin betirako desagertarazi behar den energia nuklearraren mehatxutik salbu egotetetik hurbilago dago Euskal Herria”, adierazi du Matutek. Dena dela, azpimarratu du Garoñako zentralaren eraispena iritsi bitartean ezingo dela esan energia nuklearraren mehatxutik salbu egongo garenik. “Horixe da orain exijitu behar duguna: Garoña berehala eraistea”.

Gure Ama Lurra logika suntsikor eta mozkin enpresalarialetara lotuta ez dela egon behar sinesten duten guztientzat zorion eguna dela gaurkoa esan du EH Bilduko diputatuak. “Baina egiazko trantsizio energetikoa egiteko bide oso luzea geratzen zaigu oraindik. Gure apustua da herri honek energia eredu jasangarria, ekologikoa eta burujabea izatea”.