EH Bilduren prozesu eratzailearen baitan, hainbat barne kargu aukeratuko ditugu. Aurreko asteartean jakinarazi genizkizuen Mahai Politikora eta Herrialdeetako Arduradun Politikoa karguetarako aurkeztu diren hautagaitzak. Idazkaritzetara aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu zuen prozesu eratzaileko Berme Batzordeak. Atzo amaitu zen epea. Hemen dituzue aurkeztutako pertsonak.
Enplegua eta Lan Harremanak idazkaritza: Patxi Martinez de Albeniz (Asparrena, 1959). Lan segurtasunean diplomatua. Sindikalista.
Fiskalitatea eta Finantzak idazkaritza: Leire Pinedo Bustamante (Sopela1976) ekonomian lizentziatua, finantza kudeatzailea. EH Bilduko Legebiltzarkidea.
Sektore Produktiboak idazkaritza: Iker Casanova Alonso (Barakaldo 1972) Idazlea. EH Bilduren legebiltzarkidea, Ekonomia Batzordeko kidea
Etxebizitza eta oinarrizko eskubideak idazkaritza: Maider Otamendi (Eskoriatza, 1976) Ingeniaria. EH Bilduko legebiltzarkidea.
Estatu Eraikuntzarako idazkaritza: Larraitz Ugarte (Oñati, 1976). Abokatua. EH Bilduko legebiltzarkidea. Gipuzkoako foru aldundiko bozeramailea izandakoa.
Askatasun Demokratikoak idazkaritza: Julen Arzuaga Gumuzio (Areta, 1972). Zuzenbidean lizentziatua, giza eskubideetan masterra . EH Bilduko legebiltzarkidea
Politika sozialak idazkaritza: Ander Rodríguez Lejarza (Donostia, 1982). Historia ikaslea. Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohia.
Ingurumena idazkaritza: 1) Silvestre Balerdi (Tolosa 1958). Bide Prestakuntzako Zuzendaria. Irungo EH Bilduko soziekonomia arduraduna. 2) Dani Maeztu (Durango, 1974). Ingurumen zuzenbidean lizentziatua.
Lurralde Antolaketa idazkaritza: Unai Fernandez de Betoño (Gasteiz, 1977). Arkitektu doktorea. EHUko hirigintza irakaslea.
Osasungintza idazkaritza: Karlos Ibarguren (Orereta, 1965). Medikuntzan doktorea
Hezkuntza idazkaritza: Ikoitz Arrese Otegi (Bilbo, 1987). Hezkidetzan aditua eta sexu hezitzailea. Egun EH Bilduren Hezkuntza lantaldeko koordinatzailea.
Hizkuntza idazkaritza: Garbiñe Zurutuza Fernandez (Lazkao 1979) Ekonomian lizentziatua. Beasaingo udalean EH Bilduko zinegotzia. EH Bilduko hizkuntza lantaldeko koordinatzailea.
Kultura idazkaritza: Maider Arrieta (Lesaka, 1978). Irakaslea. Lesakako Euskara zinegotzia
Feminismoa eta LGTBI+ idazkaritza: Monika Plazaola, (Gasteiz, 1973). Genero eta garapenean aditua eta garapenean masterra.
Gazteria idazkaritza: Eraitz Saez de Egilaz (Beasain 1996). Zuzenbide ikaslea.
Adinduak idazkaritza: Marian Esnaola (Deba, 1948). Administraria. Sindikalista eta Duintasuna Elkarteko kidea.
Kultur Aniztasuna idazkaritza: Joseba Gines (Iruñea, 1968) Hezitzailea. Burlatako Gizarte Zerbitzuko zinegotzia.
Diaspora idazkaritza: Jasone Agirre Garitaonandia (Abadiño, 1968) Kazetaria. EH Bilduko legebiltzarkidea
Parte-hartzea eta Gobernantza idazkaritza: Nerea Zubia Blazquez (Oñati, 1983). Psikopedagogian lizentziatua. EH Bilduko zinegotzia.
Kirola idazkaritza: 1) Txabo Aragües Orue (Bilbo, 1963). Heziketa fisikoko irakaslea eta entrenatzaile pertsonala 2) Unai Asurmendi Etxarte (Intxaurrondo, 1976). Heziketa fisikoko irakaslea.