Marian Beitialarrangoitiak Legez besteko Porposamena aurkeztu du gaur Picassoren artelana Gernikara ekar dezatela eskatuz. Bozemaile subiranistaren arabera "hori da margolana egon behar duen lekua", eta "are gehiago, bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen den honetan".

Ekimena osatzen duten hiru puntuetako lehenak "Guernica" Gernikara ekar dezala eskatzen die Espainiako gobernuari eta kultura ministerioari. Izan ere, gertaera historikoa, artelana eta udalerria bateratzea ezinbestekoa dela uste baitu indar subiranistak. Bigarren puntuak margolanaren lekualdatzea gauzateko beharrezkoak diren urrats instituzionalak Eusko Jaurlaritzarekin adosteko eskaera egiten dio Espainiako gobernuari. Eta hirugarrenik, margolanarekin Picassok adierazi nahi zuenarekin bat egin dezala eskatzen dio indar subiranistak kongresuari, alegia, gerra eta genozidioaren eta giza eskubideen eta herrien kontrako urraketaren salaketarekin.

La iniciativa se presenta tras haberse sido aprobada en decenas de instituciones y ayuntamientos vascos.

Indarkeria matxistak hil egiten du

Indarkeria matxistak hil egiten du. Beste behin egiaztatu ahal izan dugu. Gaur Gasteizen erail dituzten bi emakumeak ditugu gogoan; haietako baten bikotekide ohiak hil ditu. Gure elkartasunik zintzoena senitartekoei eta hurbileko pertsonei.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.