ZUZENKETA PARTZIALAK – INTERBENTZIOA (Arantza Urkaregi EH Bildu)

Orain dela 15 egun, Osoko Zuzenketa defendatu genuenean, 2019ko Aurrekontuen Proiektuari egiten dizkiogun kritika nagusiak plazaratu genituen.
Foru Gobernua osatzen duzuen EAJk eta PSEk emandako erantzuna izan zen ez zegoela proposamen alternatiborik.
EH Bilduk, osotasunezko zuzenketarekin batera, 208 zuzenketa partzial aurkeztu ditugu, hain zuzen, plazaraturiko kritikak eta gabeziak zuzentzeko asmoz.

Baina pasa den astean izandako batzordeetan ikusitakoak argi utzi digu EAJk eta PSEk ez zeneukatela inolako asmorik oposizio taldetik planteaturiko zuzenketak kontuan hartzeko.

676 zuzenketatik, 13 onartuak izan dira. Baina Foru Gobernuak 8 zuzenketa aurkeztu dituela eta guztiak onartu direla (bat erdibidekoa talde guztiek sinatuta). Beraz, oposizioko taldeek aurkeztutako 668 zuzenketetatik, 4 erdibitu dituzue Aldecoarekin eta bakar bat EH Bildu taldearekin.
Se han aceptado 13 enmiendas por un total de 1,9 millones, de los cuales 1,545 (81%) corresponden a las enmiendas presentadas por quienes forman el gobierno foral: PNV y PSE. Vamos, que os habéis enmendado vuestro propio proyecto de presupuestos.

Decíais que no había alternativa en la enmienda a la totalidad, pero de las 208 enmiendas parciales que EH Bildu ha presentado para mejorar el proyecto de presupuestos, haciendo frente a las críticas planteadas y proponiendo partidas necesarias y ausentes en el proyecto, solo habeís aceptado una transacional, 50.000 €.  Poca voluntad de acuerdo para recoger aportaciones realizadas desde la oposición.

EH Bilduk argi utzi zuen aurreko Plenoan gure kritika nagusia Berdintasun Foru Araua ez betetzea dela, hain zuzen, aurrekontuen %1 ez delako inbertitzen berdintasun-ekintza zuzenetan.

EH Bilduk aurkeztu ditu 7 milioko berdintasun-zuzenketak, Sail ezberdinetan aurkezturiko 27 zuzenketetarako: 3 Iraunkortasuneko Sailean, 2 Gizarte Ekintzan, 1 Euskara eta Kulturan, 2 Ogasunean, 2 Garraio Sailean, 4 Herri Administrazioan, 3 Ekonomia eta Lurralde Garapenean eta 10 Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna sustatzeko Sailean.

Eta EAJk eta PSEk ezetz esan diezue guztiei.

Pertsonei zuzendutako  gizarte politiketan, ez da genero-ikuspegiaren arrastorik ikusten. Zaintzaileen Estatutuak berak ez du genero-adierazlerik!!!!

  • Eta zuek EZETZ esan diozue gizarte-politiken ebaluazioa, genero ikuspegiaren arabera egiteari.
  • EZETZ, zerga-sisteman generoak duen eragina aztertzeari. Gipuzkoan eta Araban egina dagoen diagnostikoa, baina EAJk eta PSEk ezetz esan diozue Bizkaian diagnostiko hori egiteari.
  • EZETZ lehen sektorean emakumeen parte-hartzea bultzatzeari
  • NO a analizar la posible brecha salarial entre trabajadoras y trabajadores del Sector Público Foral de Bizkaia.
  • NO a impulsar la creación de empresas de iniciativa social para abordar las tareas de cuidado de una manera comunitaria y cooperativa.
  • NO a cambiar, desde un punto de vista feminista, la cultura organizativa de empresas y entidades, poniendo en el centro la vida de las personas.
  • NO a realizar un diagnóstico de la realidad de las mujeres refugiadas y a diseñar proyectos que hagan frente a sus necesidades específicas.

Eta horrela, 27 proposamen arte. Beti EZETZ. Dirua badago, baina ez duzue berdintasunean inbertitu nahi
PNV y PSE habeís dicho que NO a los 7 millones dedicados a impulsar acciones directas en pro de la igualdad de mujeres y hombres en los diferentes Departamentos de la Diputación de Bizkaia.

En el anterior pleno os dijimos que no cumplíais vuestra propia norma foral y no os importó. Desde EH Bildu hemos presentado 27 propuestas necesarias para avanzar en igualdad, y que posibilitarían cumplir ese 1% de presupuesto fijado en la Norma Foral de Igualdad y una a una las habéis desestimado.
Es decir, que ni cumplís la Norma Foral de Igualdad, ni os importa y no vais a hacer nada para cumplirla.
------
Planteatu dugun beste kritika bat izan da gero eta zerbitzu gehiago kanpoko enpresen eskuetan daudela. 2019ko aurrekontuetan, 22 milioi gehiago daude kanpoko enpresentzat.

No vendáis como colaboración público-privada lo que es un debilitamiento claro del sector público. En estos presupuestos, se incrementa más la cantidad recibida por empresas externas (6,2%), que el presupuesto disponible de los Departamentos (4,9%).
¿Por qué desde la Diputación se impulsa esta externalización de servicios? ¿Cuál es el objetivo? Desde luego, no es la mejora de la calidad de los servicios.

  • Eta joera hori aldatzeko proposamen zehatzak egin ditugu Sail ezberdinetan:
  • Gizarte Ekintzan, Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzua, azken bi urteetan kanpoko enpresa baten bidez eman da eta era zuzenean kudeatzeko proposamena egin dugu.
  • Menpekotasunaren ebaluazioa azpikontratatuta dago, nahiz eta legeak era zuzenean egiteko agindu. Bizkaiko Foru Aldundiak ebaluazioaz gain, Banakako Arreta Planaren jarraipena eta zerbitzuaren kalitatearen ikuskapena ere azpikontratatu du. Gure proposamena izan da zati bat (%15) berezko langileen bidez egitea. Hau da, kanporatzeko prozesua etetea eta publifikatzeko prozesua hastea. Baina EAJk eta PSEk ez duzue horretarako inolako borondaterik.
  • Euskara eta Kulturan,
    kanporatzen diren itzulpenak itzultzaile-plaza berriak sortzea.
  • Ogasunean,
    Katastroaren mantentze eta eguneratze lanak era zuzenean kudeatzeko bertako langileen plaza berriak sortuz.
    Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Sailean, Berdintasun Foru Arauaren garapena berezko berdintasun-teknikarien bidez egiteko.

Era berean, Izenduaren zainkepetak bultzatu beharrean diru-laguntza deialdi bilakatzea proposatu dugu. Horrela egin dugu Iraunkortasuneko Sailean, nekazarientzako eta abeltzainentzako diru-laguntza zuzenak bultzatuz eta ez bitartekarien bidez.

Gizarte zerbitzu publikoak indartzeko, GUFEri egindako transferentzia handitzeko proposamenak egin ditugu. Esate baterako,
•    Egoitza Zerbitzuari loturiko prestazioa handitu ordez, prestazio honek ezin baitu zerbitzua ordezkatu, planteatu dugu 6 milioi GUFEk adinekoentzako egoitza plaza gehiago sortzeko erabiltzea.

Aurrekontu hauek bizkaitarren etorkizuna hipotekatzen dutela salatu genuen osotasunezko zuzenketan, tartean, basogintza eta lehen sektorearen egoera larriaren aurreko iniziatiba falta.

Eta EH Bilduk, zuzenketen bidez, neurri zehatzak eta eraginkorrak proposatu ditu, lehen sektoreak dituen erronkei erantzuteko behar dituen tresnak izan ditzaten, baina beste behin, zuek EZETZ, errealitateari bizkarra emanda.

Zuen aurrekontuetan ez dago inolako erantzunik pinudiaren gaixotasunagatik basogintza eta zura sektoreak pairatzen duen krisialditik ateratzako: alternatibak beharrean, partxeak baino ez dituzuela eskaintzen, ireki zaizkigun aukerak desprobetxatuz.
Bizkaiko abeltzainek kanpora joan beharra dute beren abereak hiltzeko, eta zuek ukatu egiten dizkiezue honetarako ezinbestekoak dituzten azpiegiturak, hots, hiltegiak.

Nori egiten diete mesede zuen aurrekontuek? Lehen sektoreari eta Bizkaiko bioaniztasunari EZ!
Ingurumen arloan ere, proposamenak egin ditugu. Hala nola, organiko osoaren bilketa Bizkaia osora hedatzeko eta behar diren egokitzapenak egitea. Zergatik gehiago itxaron neurri hau hartzeko? Ezagutzen dituzue Lea Artibaiko proiektu pilotuaren emaitza onak. Nahita luzatzen ari zarete mundu osoan egiten den organikoaren bilketa-eredua Bizkaia osora zabaltzea. Zergatik? Hainbeste kostatzen da onartzea badaudela zuena baino eredu egokiagoak eta jasangarriagoak?

Y hemos propuesto medidas para acabar con el chantaje a los ayuntamientos por la vía de  inversiones en saneamiento  en Karrantza y en municipios que no están en el Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia porque la necesidad existe y la Diputación debe hacer frente a ella, porque Karrantza, Bermeo, Ea,… también son Bizkaia, también pagan impuestos y también tienen derechos.
¿En qué documento, norma foral o ley viene recogido que hay que integrarse en el Consorcio de Aguas Bilbao-Bizkaia para poder recibir las subvenciones a las que tienen derecho los municipios? Porque la obligación no es estar consorciado o no, sino estarlo en el BBUP, porque a los municipios consorciados en el de Busturialdea también se les niegan inversiones. ¡El agua es un bien público a proteger! ¡BASTA DE CHANTAJES!
Nuestras propuestas no diferencian entre Consorcios o color político, sino que quieren responder al conjunto de necesidades de las diferentes comarcas, pueblos y personas que forman Bizkaia.

Eta gauza bera egin dugu Euskara eta Kultura Sailean.
Aztertzen baditugu zenbat diru inbertitzen den kultura arloan, konturatzen gara kultura zabaltzeko 26 milioi inguru daude, baina Guggenheim Museoak, Arte Ederretako Museoak, Bilbao Bizkaia Museoak SL eta Bizkaikoak eramaten dituztela 14 milioi eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak beste 5 milioi. Hau da, hiru laurden dedikatzen dira horrela kultur ekintzetara. Eta zenbat inbertitzen da euskal kulturgintza sustatzeko?
Euskal kulturgintzaren egoera ez da osasuntsua, gure kulturgile, ekoizleen egoerari aurre egiteko gure herritarren artean ZALETASUNA sortu behar da, ZALEAK sortu behar dira, eta horretarako bertoko kulturgileei plazak erraztu behar zaie, antzokietan, arte ederretako museoetan eta erakustaretoetan, kultur etxeetan, eskoletan… Hori da euskal kulturgintza bultzatzeko eta iraun egiteko administrazioak egin behar duen inbertsioa.

  • Eta gure proposamenak ildo horretatik Joan dira.
  • Herri eta auzoetako kultur-etxeekin hitzarmena egitea ikuskizun artistikoak (musika, antzezlanak, erakusketak, literatura ekimenak, dantza, etab) antolatzeko
  • Sortzaileen sektorea indartu eta ekoizleen lana bultzatu egin behar da.
  • Diru partida bat sortu Bizkaian herritarren kultur sormena sustatzen duten ekimenak bultzatzeko
    Globalizazioaren aro honetan, kultura aniztasunak, kultura guztiak aberastu egiten ditu. Kultura globalaren garaian, galdera da: Nola agertu nahi dugu gure herria, gure kultura, gure nortasuna eta berezitasuna macdonalizatuta dagoen mundu globalizatuaren aurrean? Denona eta aldi berean inorena den kultura indartzen da aurrekontu hauekin, gurea gutxietsiz, kosmopaletismo ariketa izugarri bat eginez.
    Makro ekintza kulturalak, Guggenheim eta horrelakoetako dedikatzen denaren % txiki batekin asko egin daiteke gure kulturgileen egoera hobetzeko, euskal kulturgintza sustatzeko, zaletasun kulturala herritarren artean zabaltzeko, ...

En la defensa de la enmienda a la totalidad decíamos que en este proyecto de Presupuestos, hay poco impulso al desarrollo comarcal y a la consecución de una Bizkaia cohesionada, así como la ausencia de proyectos necesarios para hacer frente a la grave situación socioeconómica de comarcas como Margen Izquierda, Zona Minera o Encartaciones.
Y por ello, hemos propuesto:
•    500.000 €,     para impulsar las medidas del Plan de Estímulo de Enkarterri
•    1.500.000 €, para el Plan de Choque 2018-2019 de cara a impulsar el desarrollo socioeconómico de Margen Izquierda y Zona Minera
•    Impulso a la mancomunidad de Durangaldea con el inicio de proyectos como el Polo de Competitividad o el Parque Científico
•    O 800 mil € más para abordar los retos comarcales definidos en Bizkaia Oreka.
Y a todas estas iniciativas, la respuesta de PNV y PSE ha sido NO.

En la enmienda a la totalidad denunciábamos que las prioridades no estaban en las personas más necesitadas, lo que quedaba en evidencia con el escaso peso del Departamento de Empleo, Inclusión social e Igualdad, con solo un 4,37% del presupuesto.
Eta EH Bildutik proposatu dugu, berdintasun arloko zuzenketez gain (sail honetan 3 milioi):
•    5 milioi gehiago lankidetzarako, %0,7 bete ahal izateko.
•    3 milioi gehiago enplegu arloan (DEMA, Behargintzak, autoenplegua,… bultzatzeko
•    3 milioi gehiago bazterketa egoeran dauden pertsonen beharrei erantzun ahal izateko
Denetara, 14 milioi gehiago, %25 gehitzea Sail honen aurrekontua.
Baina guztiei, EAJ eta PSEk, EZETZ.
Erdibideko bat, 50.000€, Aldecoarekin, besterik ez duzue onartu.

Aurrekontuen proiektuaren aurkezpenean, bidegorriekin lotuta, 10 milioi zeudela esan zenuten. Aurreko Plenoan salatu genuenez, 10 milioi horiek ez daude aurrekontuetan. Gauza bat esan, eta beste bat egin. Argi zegoen iragarpen hori, kea besterik ez zela, eta horrek zuen helburu bakarra, supersurren luzapena ezkutatzea, eta zuen irudia zuritzea zela, baina guk argi dugu ez duzuela asmorik ustezko 10 milioi horiek horretara bideratzeko.

Horren adierazlea da oraindik ez dakizuela zeintzuk bidegorri egin nahi dituzuen. EH Bilduk bidegorrien proposamen zerrenda bat jarri du mahai gainean, eta horiek gauzatzeko beste 5 milioi euro. Eta Foru Gobernuak, EZETZ. Non dago mugikortasun-eredu baterantz jotzeko duzuen asmorik? Propaganda, besterik ez.

Frente a la prioridad que esta Diputación Foral sitúa en grandes infraestructuras como la ampliación de la SuperSur, hemos planteado no invertir 45 millones en esta infraestructura que se ha demostrado está infrautilizada y no es prioritaria para Bizkaia, y utilizar esa partida en otras propuestas necesarias. Por ejemplo, hemos recogido las alegaciones ciudadanas que plantean la eliminación del viaducto de Rekalde y hemos propuesto una partida de 1,5 millones para realizar los estudios necesarios para llevar a cabo esta obra que, para EH Bildu sí es prioritaria.
Aurrekontu hauek ez dute konponduko Bizkaibuseko gatazka. Egoerak bere horretan jarraitzen du, eta txarrera doa duda barik. Guk egoera konpontzeko, emakidun enpresa bakoitzari bideratutako partida %5ean igotzea proposatu dugu, baina horri ere muzin egin diozue. Baina larriagoa da, zuek zuen burua emendatu duzuelako enpresetara diru apur bat bideratzeko, hau da, ez zarete gai izan aurrekontuak modu egoki batean egiteko, eta gainera zuek sortutako arazoa ez duzue konponduko.

Bestalde, erdibideko bat adostu dugu, guretzat gakoa den gai batean. Txartel bakarraren ezarpena erraztuko duen txostena egitea adostu dugu. Horrekin, argi geratuko da, erakunde bakoitzari sistema hau martxan jartzeak zenbat suposatuko lioke ekonomikoki. Eta hori argi dagoenean, ez da aitzakiarik izango txartel bakarra bultzatzeko, borondate politikoa ezinbestekoa izango da, eta hor ikusiko dugu zein izango den zuen jarrera.

Amaitzeko, orain arte egindako kritikei beste bat gehitu behar diegu, Foru Arauaren zuzenketen eztabaidan ageri geratu dena: Espainiako Estatuarekiko menpekotasuna.

Foru Arauaren 45 artikuluan, Pertsona Fisikoen Errentatik salbuetsita dauden errentei buruzko idazketa berria proposatzen da, amatasun eta aitatasun-prestazioak betirako salbuetsita utzita.
EH Bilduk proposatu du artikulu hori kentzea. Horretarako bi arrazoi nagusi ditugu:
1)    Horrelako aldaketa egiteko bidea ez da Aurrekontuen Foru Araua, baizik eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko FA aldatzea eta horretarako dagokion bidea egitea, tartean txosten ekonomikoa eta genero-eraginaren txostena atxikita egon beharko direla.
2)    Bestalde, egiten den proposamena da Epaitegi Gorenak emandako epaia aplikatzea besterik gabe. Guztiz atzerakoia den neurria aplikatzea proposatzen da, posible dugunean bestelako proposamenak aztertzea eta erabakitzea.
Epaitegi  Gorenak ez du Foru Arauari buruzko erabakitzeko eskumenik. Beraz, eskumen osoa dugu gure proposamena egiteko amatasun eta aitatasun prestazioak zergapetzeko moduari dagokionez, eta bidea PFEZi buruzko FA aldatzeko prozedura irekitzean datza.
Baina berriro EAJk eta PSEk uko egin diozue eztabaida hau egiteari eta men egin diozue Epaitegi Gorenak esandakoari, zerga-arloan ditugun eskumenei muzin eginez.

Azkenean, aurrekontu hauek ez dituzte bizkaitar guztien beharrei erantzuten. Askotan aipatzen duzue gehiengoa duzuela. Baina EAJk eta PSEk dituzuen bozkak %51 dira; oposizioko taldeek bizkaitarren %49 ordezkatzen dugu. Eta zuek oposizioko zuzenketa ia guztiak baztertzean, albo batean uzten dituzue bizkaitarren erdiaren nahiak. Ezetz esan duzuen moduan, herritarrek aurkezturiko alegazio gehienei.
El debate de las enmiendas parciales era una oportunidad para cambiar, en parte, estos presupuestos.
Os hemos dado la posibilidad de rectificar y cumplir la Norma Foral de Igualdad, de comprometeros con partidas para hacer frente a la grave situación socioeconómica de Margen Izquierda, Zona Minera o Enkarterri, de impulsar el desarrollo equilibrado de las diferentes comarcas de Bizkaia, de responder a las necesidades de las personas más necesitadas de Bizkaia, Y no habéis querido.

Une honetan, 663 emendakinak zaborrera bota ondoren, honako  galderak luzatzen dizkizuegu:
Nori egiten dioten mesede aurrekontu hauek?
Zeintzuk ate ixten dituzue zuen aurrekontuekin?
Nolako etorkizuneko Bizkaia proiektatzen duzue aurrekontu hauetan?
EH Bilduk argi dauka gaur onartuko diren aurrekontuak
ez direla bizkaitar guztien aldeko aurrekontuak,
baizik eta gutxi batzuei begirako aurrekontuak,
eta hainbat eta hainbat bizkaitarren nahiak baztertzen dituztenak.