AKTUALITATEA

| 2020-04-02

Covid19-ak eragindako krisiak hari-mutur asko ditu, eta osasun arloko eta zaharren egoitzetako langileek bizi duten egoera zaila da horietako bat. Ostatuarena da horietako bat. Eremu horietako langileek kutsatzeko arrisku handia dute, eta horrekin batera, beren ingurukoak eta etxekoak kutsatzeko arrisku handia dute.

Egoera horrekin ohartuta, EH Bilduko udalek ekimena hartu dute, eta osasun arloko edo zaharren egoitzetako langileak lanetik bueltan beren ohiko etxebizitzetara joan ez daitezen, ostatua eskainiko die eremu horietako langileei. Modu horretara, gaixotasunaren hedapena geratzea ere lortuko da, langileen senideen kutsatze arriskua nabarmen jeitsiko delako.

EH Bilduren udalek berak dituen etxebizitzak eskuragai jarriko ditu edo, bestela, udalerrian dauden ostatu ezberdinekin adostasunak bilatzen ahaleginduko da. Horren adibidea da Zumaiako Udalak egin duena, herriko ostatu batekin akordioa lortu baitu.

Gobernuan ez dagoen erakundeetan, berriz, ekimen bera hartzeko eskatuko du EH Bilduk. Horrela egingo du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan.