AKTUALITATEA

| 2020-04-02

Mhamad Jaddad Saharako koordinatzailea MINURSOrekin eta Polisarioko kanpo arazoetako arduradunaren heriotzaren aurrean, EH Bilduk doluminak eman nahi dizkie haren senide eta gertukoei, Fronte Polisarioari eta Saharako herri osoari. Buruzagi eta langile nekaezina, adeitsua, Saharako auziari eskaini zion bere bizitza, diplomaziaren esparruan zentratuz. Ordezkari nabarmen bat galdu dugu.

Gaur bezalako egun triste batean, jaso ezazue gure besarkada solidarioa, Mhamad Jaddad eta herri osoaren borrokak bere fruituak emango dituela sinetsita. Elkarrekin ospatuko dugu zuen askatasuna.