AKTUALITATEA

| 2020-03-27

Koronabirusak eragindako krisia Hego Euskal Herriko udaletara iritsi da eta eragina izaten ari da langile publikoengan. EH Bilduren zuzendaritzak bere alkateei adierazi du, ahal den neurrian, ez dela kontraturik etengo alkatetzan gauden udaletan. Dena dela, ERTEak egitera behartuta egon daitezkeen udaletan, Errege Dekretu Legegileak ezarritako 34. artikuluak esandakoa betez egingo da. Era horretara, langileen soldata osoak ordainduko dira eta, beraz, enplegua mantentzea bermatuko da.

Bestalde, urgentziazko premiak asetzera ere bideratuko dira, ahal den neurrian, ERTEetara bideratu diren langileak. Hau da, urgentziazko premiak asetzeko sortzen diren lanpostuak ERTEetara bideratutako langileek beteko dituzte.

EH Bildu alkatetzan dagoen udalen baten ERTEa egitea erabakitzen bada, baldintza batzuk bete beharko dira: langileekin edo langileen ordezkariekin adostaduna egotea, langileek soldata osoa jasotzea (%70 SEPIk eta %30 udalak), udalak aurrezten duen dirua krisiaren ondorioei bideratutako ekimenetara zuzentzea.