AKTUALITATEA

| 2020-04-03

Lehenik eta behin, pandemiaren aurkako borrokaren hartu behar dira neurriak, osasun ikuspuntu batetik. Eta horrek eskatzen du, ikuspegi europarra, konfinamendua, eta ekoizpenaren itxiera paneuroparra egitea, eta populazioari test masiboak egiten saiatzea. Lehentasunak bizitzak salbatzea eta herritarren osasuna da, eta ekonomiari ahalik eta kalte txikiena egiteko, ahalik eta denbora gutxien itxi behar da, eta hori hasieratik neurri zorrotzak aplikatzetik dator. Gainera, konpetentzia desleialak eta oportunistak saihestea funtsezkoa da.

Hori horrela, EH Bilduk Europako Batzordeari eskatu dio Eurostat-en bitartez, Europa mailako datu zehatz eta fidagarriak osa ditzala, krisiaren dimentsio osoa ezagutu dezagun eta etorkizunean gerta daitezkeen antzeko egoerei behar bezala heltzeko.

Bestetik, ezinbesteko dute Europako erakundeek osasun-ekipamenduen erreserba estrategikoa osatzea, rescEU delakoa, hainbat lurraldetan dagoen material eskasiari aurre egiteko.

Bestetik, alor ekonomiko eta sozialean neurriak hartu behar dira ezinbestean. Apirilaren 2an Europako Batzordeak 100.000 milioi euroko funtsa iragarri zuen, batez ere krisiak gehien erasanadako herrialdeetako langileei zuzenduta. EH Bilduk, neurri ona den onartu arren, nahikoa ez dela deritzo eta egonkortasun-funtsak 400.000m €-tik gora mahai gainean jartzea.

Halaber, EH Bilduk Europako Batzordeari eskatu dio Europako gutxieneko errenta martxan jartzea, herritar guztiek oinarrizko babes-maila lor dezaten sortuko diren enplegu-arazoei eta kolektibo zahurgarriei erantzuna emateko. Europako Batzordea Europako larrialdietarako laguntza bati buruz ari da ari da, eta guk ideia hori babesten dugu, Europako Eskubide Sozialeko Oinarrien 12. artikuluan jasota dagoen moduan. Ezin dugu 2008ko egoera errepikatzea onartu, langileek ezin dute krisi hau ere ordaindu.

Hori horrela, bada garaia Europako erakundeek politika fiskalaren erreformari behar bezala eustekoa, EH Bilduren ustez baliabide nahikoa izatea ezinbestekoa politika publiko indartsu eta birbanatzailerako, eta horretarako teknologia berrietako enpresek eta fortuna handienei zergak handi behar dira, gehien dutenek esfortzu handiagoa egin behar baitute.

Horrekin batera, EH Bilduk Europako Kontseiluari eskatu dio elkartasunean oinarritutako neurri ekonomikoak martxan jar ditzala, "coronabonuen" bitartez, azkeneko osoko bilkuran Europako Parlamentuan onartutakoaren bidetik.

Hitz bitan, krisialdi honek zerbitzu publikoetan inbertitzearen eta produkzio sektore estrategikoak babestearen garrantziaz jabetzeko balio dezala.

Bestetik, EH Bilduk gertutik jarraituko du konfinamendu egoera probestuta, ematen ari diren askatasun murrizketa saiakera oro. Hungariako kasua oso deigarria da; izan ere, Viktor Orban lehen ministroak Covid19ko aitzakiarekin botere absolutuak izateko legedia bihurritu du, eta Esloveniak, antzeko saiakera egin zuen, nahiz eta azkenean atzera egin. Halaber, Estatu espainiarrean bertan militarizaziorako bidean urrats nabarmenak eman dira.

Azkenik, EH Bilduk azpimarratu nahi duen beste aspektu bat errefuxiatuen egoera da. Greziako irletan bizi diren eremu hauek hustu behar dira baina ez bakarrik Grezia kontinentalean birlokatuz, baizik eta Europako Batasunaren eta beste estatu kideen babesa ziurtatuz. Batez ere osasun arazoak dituzten pertsonen kasuetan. Baina leku aldaketa hau ahalik eta azkarren egitea ezinbestekoa da, lehen kasuak jada azaldu baitira eta berrogeialdia eta aldentze soziala ez baitira posible eremu hauetan.