AKTUALITATEA

| 2020-02-24

Hainbat hedabideek zabaldu dutenez 2020ko otsailaren 15ean, goizean,  Camerungo Errepublikako soldaduek Ngarbuh herria eraso zuten, Ntumbaw, Donga-Mantung Mendebaldeko Kamerunen, Ambazonian.

 
Erasoan Kamerungo soldaduek gutxienez hogeita hamabost (35) Ambazoniako zibil hil zituzten, hamalau (14) haur eta haurdun zegoen emakume bat barne, eta gutxienez berrogeita bost etxe erre zituzten.
 
Zibilen kontrako eraso etengabeak ematen ari dira eskualdean, Kamerungo Errepublikako soldaduek sustatuta, milaka pertsona ihesean daudelarik.
 
EH Bilduk Kamerungo Errepublikari dei egiten dio ambazoniarren hilketa geldiarazteko eta  Kamerungo Errepublikaren eta Ambazonianen ordezkarien arteko gatazkari nazioarteko zuzenbidearen eta printzipioen arabera negoziatutako irtenbidea bilatzera dei egiten dio.
 
Nazioarteko komunitateari dei egiten diogu Kamerun Mendebaldean gertatzen ari den gizateriaren aurkako krisiaren ikerketa azkarra sustatu dezan. Gure Hautetsiek galdera eta ekimenak aurkeztuko dituzte zentzu horretan.