AKTUALITATEA

| 2020-04-02

Euskal Herria Bildu Talde Parlamentarioak formalki eskatu dio Kongresuari diputatu guztiei desplazamendu dietak eta soldata osagarriak ordaintzeari uzteko, koronabirusari aurre egiteko ezinbestekoak diren baliabide publikoetara bideratzeko. Gaur erregistratutako eskaera Kongresuko Mahaian eztabaidatu eta bozkatu beharko da.

Ezkerreko indar subiranistak uste du testuinguru honetan ez daudela justifikatuta diputatuek jasotzen dituzten desplazamendu dietak eta Kongresuko jardueraren arabera esleitutako soldata osagarriak. Alarma egoera dela eta, egunotan oso urriak dira diputatuen lekualdatzeak, Diputatuen Kongresuan gaur-gaurkoz mantentzen den jarduera mugatua delako eta ia ordezkari guztiak etxean konfinatuta daudelako. 

EH Bilduren arabera, neurri hori atzeraeraginez aplikatu beharko litzateke konfinamenduaren hasieratik, pandemiaren aurkako borrokara bideratzeko. Eskaera hori bat dator EH Bilduko diputatuek hilero jasotzen duten soldataren zati handi bat emateko erabakiarekin.